Atzerritarrak Coliseuan
Luzaruan egon gera Coliseua zabaldu zain. Azkenian allau zan eta badira hillabete batzuk teloia altxatu zabala barriz. Hainbeste urteren ostian hasi gera Eibarko erdigunian antzerki, musika eta zine-klub programaziño normalizau bat eukitzen. Dantzarik ez dogu aipatu, izan ere, momentuz herriko taldiak bakarrik ikusi ahal izan dira Coliseoaren oholtzan. Eta ez dira makalak! Ballet Eibarres eta Ipuruako dantza taldea aritu dira bertan guk dakigula. Juanita Unzuetak Rusiatik bueltan Ballet Eibarres sortu zabala 50 urte sortu dira aurten, eta Pili-ren eskutik bizi-bizi jarraitzen dau Urtzaile kaleko akademiak. Nerea Lodosak kiroldegixan be urtiak daroiaz dantza sustatzen.
Baina herrikuez aparte ez dogu dantzarik ikusteko aukerarik izan Coliseuan lehenengo txanpa honetan. Egin doguz ahaleginak baina…. Inauguraziorako hamen inguruko dantza talderik onena ekarri nahi genuan: Ballet Biarritz ekartzeko eskatu genetsan Udalari. Baiezkua eman eta tratua be egin genduan. Baina obrak atzeratu eta ezinezkua gertau zan. Udazkenerako laga eta orduan ere ez da posible izan. Oin Antzerki Jardunaldietarako anunziau dittue. Baiña ez jaku gustau nola. Atzerriko taldiak anunziau eta Ballet Biarritz aittatu dabe. Txotxo, miarritzekuak etxekuak dira guretzat! Eta ez da Donostiako dantzariren bat tartian dakelako, edo gaztien baleta Donostian dakelako, edo Eibarren etxian moduan dantzatuko zabela esan zigutelako bakarrik. Ez, telefonoz deitu, euskeraz erantzun eta tratu guztiak euskera hutsin egin genituelako. Ez dira atzerritarrak ez, atzerrira deitzen dozunian ez detsue euskeraz hitzegiten eta.
Enrike Izagirre eta Oier Araolaza
Baina orrela dau herria. Galdakon, urte askotan antolatu ostean, Andra Marik, ta beste Elkarte Euskaldunak, Galdakoztarren Eguna sortu genun. Lehenengo urtean beskarian 200 pertsona bildu gintzezan, hurrengoan 500, iaz 800, baina hainbat eta hainbat jende kanpoan gelditu zan. Aurten Udaletxeak 500entzat baino ez dau baimenik emon. Tikeak ordu baten saldu ziren guztiak, ta noski, galdakoztarrak oxti onean jarri gintzezan. Egun orretan beti antolatzen doguz, trikitilariak, albokariak, erromeriak, pelota partiduak, ardi txakurren txapelketak... azken baten Galdakoztarren Egun euskaldun bat. Nondik nora aurten motorran exibizioa, extremeñoen saioa, bailableak, ta kriston farabundak sartu dauzkuez udaletxetik. Konplejuz betetako herri bat gara, ta agintariak gehiago. Hainbeste autodeterminazio, ta hainbeste oxti, baina eguneroko lanean, hemen prakak dindiliske daroatzuez. Galdako moduko herri baten, Galdakoztarren Egunan be ezin bagara autodeterminatu, ze oxti eingu datorren urteko Urrian???? Por tzierto, nik uste dot, ez naz ondo gogoratzen, baina ziur nau, jaio ta segidan, autodeterminatu nintzela. Amari esan neutzen Euskalduna nazela, ta haren poza!!!!!!!!!