Piparpotoaren erotika
Lizartzan Regina Otaola eta Espainiako banderarekin antolatu den zirkoari begiratu dio Zaldieroak.
"Kolore konbinazio hau berria de hemen!!" dio hor Lizartzako biztanle batek, baina hori ez da egia. Lizartzan piparpotoa lehen ere oso ikusia eta erabilia daukate. Regina bertara iritsi aurretik Lizartzako biztanleak berak arduratzen ziren espainiako bandera beren udaletxeko balkoitik zintzilikatzeaz.
Argazki hau 2004ko inauterietan ateratakoa da. Inauteri dantzak ikustera joan ginen Lizartzara eta herriko plazara iritsitakoan sorpresa, demaseko piparpotoa balkoitik zintzilikatuta. Azaldu zigutenez Joseba Egibar alkate zutenez herriko gehiengoaren borondatearen kontra, EAJren espainolkeria salatu nahi izan zuten modu horretan.
Guri deigarria egin zitzaigun ikustea nola apaindu zuen bere plaza nagusia jaietarako bere burua euskalduntzat eta ez-espainoltzat duen herriak. Orain Regina Otaolak gauza bera egin nahi izan duenean iskanbilak. Reginarentzat gomendioa: jar dezala berak ikurrina balkoian eta euskalduna dela aldarrikatu. Etorriko dira beste batzuk eta bera PPkoa eta espainola dela leporatuko diote, eta hori salatzeko beste horiek arduratuko dira piparpotoa udalean jartzeaz, eta gainera iskanbila gabe.
Aurten, Elgoibarko San Bartolome jaietan, piparpotoarekin lotutako beste kontu polit bat ikusi dut. Meza nagusia, soka-dantza eta Musika bandaren emanaldia izaten dira San Bartolome egunaren osagai nagusiak. Soka-dantza presiditzen udal-batza osoa izaten da, ohorezko tokian eserita, Udaletxe aurrean.
Elgoibar Einbiouko bi kide, beraien alderdiaren legez kanporatzea salatzeko eta udalbatzan izatea tokatzen zaiela aldarrikatzeko gainontzeko zinegotzien ondoan eseri ziren. Eta isilarazi nahi dituztela salatzeko piparpoto bat jarri zuten ezpainetan.
Bukatu zen soka-dantza, eta bietako batek jaso zituen bi piparpotoak. Arretaz tolestu eta txukun-txukun sartu zituen poltsikoan zinta gorri-horiak. Alboan nuen lagunari esan nion: "Hau da hau marka, ez da egongo beste inor Elgoibar osoan, piparpotoa horrelako txukun tolestuta poltsikoan gordeta izango duenik, ezta etxean piparpotorik duenik ere!"
Total, ustez estima gutxien diotenak direla piparpotoa ongien zaindu eta haizeratzen dutenak!
Piperpotoa ongien zaintzen zuena zure osaba Jaime Arrese eta bere lagunak ziren. Beraientzat bai erotikoa bandera hori. Bitartean, euskal herritarrek plazerrean bizi izaten ziren egun osoan, Jaime Mayor Orejak, Arreseren lagunak orain Galizian dion moduan. Horregatik goardia zibil gailego guztiek Euskal Herrira etorri nahi zuten. Beraientzat -goardia zibilak, Jaime Arrese eta lagunak- bai plazerra zen Euskal Herrian bizitzea. Beste batzuk, 1937tik 2007ra bitartean oraindik frankismoaren menpean bizi gara eta bandera kutre horrek oraindik ere herri honen eskubideen urraketa ordezkatzen du. Fijazioa bat daukazu ezkerreko abertzaleen kontra. Ulertzen dut; beste batzuk oraindik hilobitik atera beharko dituzte beren senitartekoen hezurrak, aukitzen badituzte. Begi guztiek ez dute egun berean negar egiten, bakoitzak bere momentuan. Ez diot inori opa sufritzerik, baina uste dut erantzun behar nizula, mutil. Ke ya te bale!