Ostadarra Txantxazelaixan
Ikuskizun ederra izan genuen atzo arratsaldean etxe aurrean. Aspaldi ez nuen gogoratzen horrelako ostadar, ortzadar edo erromako zubi ederra. Oso-osorik osatu zen, eta han egon zen 20 bat minutuz, kieto, gure aurrean.
Argazkiekin saiatu saiatu nintzen, baina nire ezjakintasuna agerian utzi zuen. Ez nuen inondik inora lortu ikuskizuna islatzea. Ziur aski photoxoparekin ere konpondu zitekeen kontua, baina hori ere apenas dakit erabiltzen, beraz, benetakoaren edertasunik gabe geratu zait argazkia.
Hor hurbil Iker Aranberrik dauka photoshopetuatutako argazki bat: http://www.flickr.com/photos/iker/352734003/
Zure argazkiak photoshopen beharrik gabe erakusten du ortzadarraren edertasuna, ez zaitez hain apala izan gizona.