Jaietako biharginak eta Wifia
Astelehenen goiza, Beasain, Loinaz jaiak. Goizeko prozesioa eta ezpata-dantza ikustera joan naiz. Prozesioa pasatzen ari zen kalean, eta espaloian, bi ijito globo saltzaile lanetan. Berriketa batean ari ziren eta burua jiratu dut. Sorpresa! Portatila zakarrontzi gainean jarrita serio demonio ari ziren ordenagailuan batak besteari azalpenak emanez. Wifi-rik izango al zuten?
Jaja
Lehiaketa bat eiñ dezakegu... Portatilen erabileren paisajiak.... Koldo mitxelenan kanpoko bankuetan egoten dia ilaran, gaztiak eta ez hain gaztiak jarritxa, albokuakin hitz egin ez, baina munduaz bestaldekuekin!