Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Errauskailu bat Eibarren

Errauskailu bat Eibarren

oier_a 2005/11/14 16:43

Eibarren errauskailu bat behar dugu. Hondarribian edo Donostialdean nahi ez duten hori, Eibarren nahi dugu. Oihuka ari gara eskatzen errauskailua Eibarren, bai zaborraren kudeaketaren arduradunek eta bai herritarrok ere.

Gure auzoan orain gutxi lehengo kontenedore zaharrak erretiratu eta lurrazpikoak jarri dituzte. Kanpora begira itxura hobea ematen dute, posta buzoi batzuen antzekoa. Guztira 11 edukiontzi berri jarri dituzte. Hasieran banaketak harritu egin ninduen. Bat beiratarako (berdea), beste bat papererako (urdina), beste bat plastiko eta bestelako ontzietarako (horia) eta zortzi, bai 8, gainontzeko zaborrerako. Etxean zaborra bereizten duen edonork badaki papera, kartoia, plastikoa, bestelako ontzi motak eta kristala aparteko poltsatan jarriz gero, oso zabor gutxi geratzen dela bereizi ezin den zaborraren poltsarako: janari hondakinak eta sailkatu ezinezko zabor berezi batzuk.

Inguruko zabor-ohiturei erreparatu eta berehala ohartu nintzen, zabor-kudeatzaileek gure ohitura horietan oinarrituko zirela banaketa desorekatu hori egiteko. Jendeak paso egiten du erabat zaborra banatzeaz: "rollo bat da", "ez daukat tokirik", "ez dakit zer sailkatu behar den", "bai, egin beharko nuke, ea datorren urtean...". Hori bai, inoiz inori okurritzen bazaio zabor errauskailu bat Eibarren jartzea, orduan bai eibartarrok demostratuko dugu ez dagoela munduan ingurugiroaz gu baino gehiago arduratzen denik eta Txankete baino tinkoago eutsiko diogu ingurugiroaren aurkako erasoari.

Zaborraren kudeaketaren arduradunak gustura egongo dira. Askoz lan politagoa da errauskailu handi eta eder bat eraikitzea, jendearen zakarrak sailkatu eta birzikletzen saiatzea baino. Zaborra ez bereiztea nolabait zigortu egin beharko litzateke. Ez dago multak jartzen hasi beharrik. Nahikoa litzateke bereiztutako zaborra jasotzeko edukiontziak nonnahi eta denon eskura jarri, eta besteak aldiz, gutxi eta etxetik urrutik jartzea. Orain egoera kontrakoa da, eta penalizatuta gaudenak zaborra bereizten dugunak gara. Eta kudeatzaileek hori sustatzeko ahaleginik egin ez arren, beraien aurreikuspen txikiak ere gainditu ditugu. Ikusi bestela zer gertatzen den gure auzoko edukiontzi eleganteetan. Papera eta ontzien edukiontziak gainezka, eta sailkatu gabeko zaborrarentzako edukiontzi lerro luzea txukun asko, dena jasotzeko prest.

Alperrik ari gara lata ematen. Hobe dugu bereizketa alde batera utzi eta errauskailuaren aldeko plataforma sortzea.

Errauskailu bat Eibarren mesedez!

etiketak: dantza
Maite
Maite dio:
2005/11/30 20:10

Azkoitiarrak pozik jarriko dira,baina, errauskailua baino hobe duzue zabor gutxiago sortzea.

Eibartarrak emandako moduan erakusten dizuet ondoko txostena. Sorry.

Hona hemen azkenengo hamar urteetan sortu duzuen zaborraren bilakaera (tm):

"1995 1996 1997 1998 1999 2000 20.287 21.105 21.526 22.251 22.598 22.875"

Kudeaketa:

"Residuos recogidos selectivamente.

Envases (contenedor amarillo) Vidrio (contenedor verde) Papel y cartón (contenedor azul) Pilas (buzones amarillos) Muebles y enseres (recogida puerta a puerta) Escombros, neumáticos, etc. (a granel en los garbigunes)

Distribución y número de contenedores (RSU + Recogida selectiva)

Contenedores R.S.U. carga lateral:404 (2400)/ (3200) Mallabia 2 /4 Ermua 22 /84 Eibar 51 /123 Soraluze 6 /11 Elgoibar 10 /39 Mendaro 5 /7 Deba 8 /17 Mutriku 7 /18

Contenedores R.S.U. carga trasera: 80 Contenedores Envases: 150 Contenedores Vidrio: 175 Contenedores Papel y cartón: 180 Contenedores pilas: 50

Servicio de recogida.

Contenedores R.S.U. carga lateral: A diario. Tres camiones en ruta de recogida, más un camión lava-contenedores, más un tren de carretera con remolque para el traslado al vertedero de Lapatx. Contenedores R.S.U. carga trasera: Los que quedan en el centro a diario. Los polígonos industriales y la recogida rural una o dos veces por semana, según basura generada. Contenedores Envases: Recogida subcontratada. Una vez por semana. Contenedores Vidrio: Recogida subcontratada. Una o dos veces por semana, según el punto. Contenedores Papel y cartón: Recogida subcontratada. De una a tres veces por semana, según el punto. Contenedores pilas: Recogida subcontratada. Se recogen a la vez que el cartón.

Gestión y tratamiento.

  1. S.U. al vertedero de Lapatx. Recogidas selectivas a distintas plantas de reciclaje, según el producto y el subcontratista. Muebles y enseres, al vertedero de inertes de Urruzuno (Elgoibar).>

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/prevencion_contaminacion/eu_6938/indice.html

zaloa
zaloa dio:
2005/11/16 14:27

bai, Mirilan agertu zanian udalak erantzun zeban baina pelotia pasatzen. Gai honen inguruko erresponsabilitatea mankomunitatearena omen da.

oier
oier dio:
2005/11/15 10:36

Jope Zaloa, ba Mirillan agertuta ez bazenuten ezer lortu, orduan bai gaizki daukazuela... Ze herri honetan horrela bakarrik lortzen dira gauzak, Mirillan agertaraziz. Horixe da Udaletxeko arduradun prestuei ardura zaien leiho bakarra.

Eta Xabier: Bai, arrazoi duzu horretan. Eta horri buruz berriz pentsatzen hasita nire mezuan esandako beste esaldi baten kontra hasiko naiz orain: Ba jar ditzatela isunak! Kotxea gidatzen eta telefonoz hizketan aritzeagatik multa jartzen dute udaltzainek. Ba jar ditzatela aldian behin udaltzainak zelatan eta zaborra bereizten ez duenari isuna jartzeko! Azken batean, bereizten ez duen bakoitzarengatik denok ordaintzen baitugu isuna, eta hori baino larriagoa!

oier.

oier
oier dio:
2005/11/28 19:57

Aupa Leire!

Bai, entzunda nakan hori, eta egixa esan bereizketa egin dezagun jartzen dittuen zailtasunak ikusita sinesteko modukoa da. Jakina da baita ere, edukiontzi horietan botatzen dugunaren zati bat bakarrik dela momentuz berrerabilgarria. Baina bestetik badakit alor hori negozio bat bihurtu dela hainbat enpresarentzat, europako normatibek behartu egiten dituztelako erakunde publikoak zaborrak birziklatzen, minimo batzuk jartzen dituzte, eta ondorioz erakundeek enpresa batzuei ordaintzen diete lan "zikin" hori egin dezate. Nik ez dakit Eibarren botatakoekin zer gertatzen den, baina adibidez Urnietan ontziak sailkatzen dituen enpresaren berri badut, eta espero dut, hemen era antzeko zerbait egingo dutela. Hala ere, argitu beharreko kontua litzateke.

leire
leire dio:
2005/11/22 15:39

Aupa, Oier Badakizu lur azpiko kontenedoretako zaborra, kristala izan ezik, toki berera doiala, jasozerakuan ez dabela bereizten? Dirurik emoten ez detsenez, momentuz kontenedore barrixetakua zabortegira. Hori mankomunidadeko bihargin batek kontauta!

Nik jarraitzen dot bereizten, baiña ez dago eskubiderik!

zaloa
zaloa dio:
2005/11/14 20:27

Nik La Mirillan idatzi neban nere kejia. Urtietan zaborra banatzen ibili ostian orain Sautxin "misión imposible" dalako. Poto berdiak ditxugu eta punto! Ainbeste ingurugiro kanpaina eta konzienziazino baina ez dake itxuria Sautxira paper etabarren bila etortzeko asmorik. Bigarren fasekuak etorri dira jada bisitzera eta gero eta geixao gara baña ezebez! Nere kejia atera zanian beste batzuk be idatzi zeben eibarko barrixo desberdinetatik arazo berakin. Erantzunik ez dao!

xme
xme dio:
2005/11/15 10:26

Zuk diozun moduan bereizteko ontziak nonahi eta orokorrak urruti jarriz gero, aurki ikusiko zenituzke paper edo kristalentzako edukiontziak era guztietako zaborrez beterik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter