Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Urtebete

Urtebete

oier_a 2005/11/10 12:00

Gaur urtebete bete du Izarrek. Poza, ilusioa eta ardura nahasten zitzaizkigun orain urtebeteko egun hartan

Azkar demonio pasa da urtebetea, eta azkar hazi da Izar ere. Izarrek gure artean egin duen urtebete honetan zer ekarri digun hitz batean laburbildu beharko banu oso erraza izango nuke: alaitasuna.

2005-06-19_Izar-eta-ainhoa 003-rek

Berehala ireki zituen japoniar trazako begiak eta hatzamarrakin toki guztietara seinalatuz bere jakinminak eta bizipozak kutsatu gaitu. Ez da batere negartia, eta bai ausarta edo ero samarra. Baina batez ere alaia da. Ia goizero ikastolara joateko esnatu behar izaten dugu, baina inoiz ez du goiz txarrik, beti irriparre eder batekin egiten baitigu ongietorria.

Eskerrikasko Izar!

etiketak: dantza
Patxi
Patxi dio:
2005/11/11 17:48

Nere inguruan ere badabil "txinita" bat. Hala deitzen diot nik tarteka.

Zorionak, bi altxor horrengatik! Izar, eta alaitasuna!

Aritz
Aritz dio:
2005/11/12 00:19

Aupa Oier,

Zorionak Izartxori eta Izartxoren gurasoei!!!

Unai
Unai dio:
2005/11/11 12:19

Zorionak Izartxo! Ta baitta zuei, Oier ta Ainhoari!

ana
ana dio:
2005/11/11 16:56

Zorionak!!!!!!!! Orain konturatuko zara zergatik aipatzen nituen hainbestetan nere umeak, ezta? Normala da, "Pasión de madre/padre". Kulebroi baterako izenburu egokia ez ezik, egia berdaderua da. Asko pozten nau zu hain pozik ikuzteak. Eutsi horri!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter