Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Pasahitza ahaztu al zaizu?

Pasahitza ahaztu al zaizu?

oier_a 2005/07/14 12:42

Aurrezki kutxatik dirua ateratzeko txartelaren klabea ikasten nahikoa lan izan nuen. Azkenean garai horretan maiz erabiltzen nuen tfno baten lau zenbaki hartu nituen. Beste txartel bat etorri zitzaidanean, egin nuen lehenengo gauza pasahitz bera jartzea izan zen. Segurtasunaren aldetik erabaki txarra, baina niretzat erabat praktikoa! Oroimen oso txarra dut horrelakoetarako. Etxeko atea irekitzeko pasahitza beharko banu gau bat baino gehiago kalean lo egindakoa izango nintzateke. Telefono mugikorrak ere klabea eskatu zidan, eta noski, berbera jarri nion! Horiekin nola hala moldatu izan naiz, batzutan kale egin, baina burua piskat astindu eta proba batzuk egin ondoren berriz martxan!

Baina Internetekin nire pasahitzak gutxi balio izan zuen eta beti bera jartzeko sistemak gutxiago. Posta elektronikoak bere gakoa du, amazon-en liburu bat erosi eta gako berri bat, ODP-n editore lanetan hasi eta beste bat, banku eragiketak egiteko beste bat, eta dantzan.com, eta bloglines, yahoogroups, postaria, Kezka, dantzing, del.icio.us, Morris lista, liburuak erosten ditudan beste guneak Libreria Deportiva, alapage, dancebooks, Nikonistas, Eibarko liburutegiko katalagoa, Eroskin erosketak egiteko, norton antivirusa, skype, txistulari.com eta abar..

Ni saiatzen naiz denetan berdina jartzen, baina ez dute uzten. Batzuk pasahitza 4 karakterekoa izan dadila eskatzen dizute, beste batzuk 6koa, batzuk lau hizki eta bi zenbaki izan ditzala, beste batzuk beraiek ematen dizute... Ez dago amaren semerik denak buruan hartuko dituenik. Hasieran gertatu zitzaidan gune batzuetan erregistratu, eta hurrengo egunean zein pasahitz jarri ote nuen gogoratu ezinda berriz apuntatu beharra. Eta noski, erabat paso egiten dut pasahitz seguruei buruzko gomendioetaz, hamalau karakterekoa izan dadila gutxienez, zenbakiak, hizkiak eta sinboloak tartekatuz eta horrelakoak. Hori bakarrik falta zitzaigun, letra-zopak egiten hastea gune batean sartu behar dugun bakoitzean.

Firefox-ek badu pasahitzak gogorarazteko aukera, eta erabiltzen dut, baina cookiak garbituz gero edo beste ordenagailu batean saiatuz gero akabo. Hasieran blok txiki batean apuntatzen nituen. Orain PDAn gordetzen ditut. Gaur berri bat gorde dut eta kontatu egin ditut: 38 ditut dagoeneko! Eta batzuk falta zaizkit, apuntatzea ahaztuta ditudanak. Interneten ibiltzeko segurtasun neurrietaz asko hitzegiten da, baina nik dudan segurtasun arrisku handiena nire burua da!

etiketak: txingoak
ana
ana dio:
2005/07/15 15:33

famoso ein tzea!!!!!

Luistxo
Luistxo dio:
2005/07/14 16:59

Nik enpresako zerbitzari lokaleko wiki pertsonal batean ditut pegatuta...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter