Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Zuberotarren milagruak

Zuberotarren milagruak

oier_a 2005/01/28 12:35

Berriz ere milagrua gertauko da Zuberoan. Maskarada baten 40 lagun inguruk parte hartzen du. Ondo trebatutako dantzariak behar dira, eztarri fineko kantariak, jendaurrean uzkurtuko ez diren aktoreak, musikariak, pherediku zorrotzak egingo dituzten idazleak,... Altzürüküko gazteek plazaratuko dituzte maskaradak aurten. 240 biztanle ditu Altzürükük. Nola demonio konpontzen dira 240 bizilaguneko herri batean, belaunaldi bakoitzean 40 artista ateratzen?

Nire etxe-sagarrean 200 lagun inguru biziko gara, eta maskarada bat atera nahiko bagenu bi dantzari bakarrik ezagutzen ditut etxe buelta osoan. Kantaririk baterez! Bertako gazte gehienak mobilizatu dira maskarada egiteko dio gaur Garak. Noski, ez dago beste modurik. Baina gainera maila txukuneko emanaldiak izaten dira, hori da harritzekoa!

Eta hori Zuberoa eta zuberoako kultura maldan behera dihoala. Izan ere ekonomikoki aukera handirik ez omen du eskaintzen, gazteak kanpora joaten dira ikasteko eta lanerako, euskara galtzen ari dira gazteak, mutilek ez dute dantzarako zaletasunik (neskak dira aurtengo dantzari guztiak) e.a.

Beraz, panorama beltza, eta hala ere... Lourdesera bidean Zuberoan gelditu, milagruak egiten dituzte eta...

etiketak: dantza
oier
oier dio:
2005/02/03 12:50

Ondoko helbidean dituzu 2005eko maskaraden datak Patxi:

http://www.dantzan.com/1106567956/index_html

Olaitxu
Olaitxu dio:
2005/02/20 18:37

Non aurkituko ditut maskaraden ordutegiak? Eskertuko nuke, bidalia prestatzen ari naiz

oier
oier dio:
2005/02/20 22:55

Maskaradek ez dute izaten ordutegi oso-oso zehatzik. Bueno, ordutegia gutxi-gora-behera bai, baina gero ez dira beti puntualak izaten. Goizean, 10.00-etatik aurrera barrikadak hasten dira. Maskaradariak herriko auzoetara joaten dira, eta bertan auzotarrak zain dituzte. Dantza pare bat egin, kanturen bat ere akaso, barrabeskeriaren bat Kautera eta buhameek, eta segidan, "aperitif" bat hartzen dute. Hau da, ardo goxoa, Ricard-a edo likorren bat, eta zenbait tokitan jateko zerbait ere. Ordu-erditxo bat joaten da berriketa eta jan edanean, eta gero beste auzo, kale edo plaza batera joaten dira beste barrikada bat egitera. Barrikada horietako batzuetan herriko dantzariak ere zain izaten dituzte eta haiek ere dantzatzen dute. Azken barrikada 13.00-ak aldean izan ohi da, herriko-etxearen (udaletxea) aurrean. Ondoren denak etxeetara bazkaltzera joaten dira (herritarrek maskaradari bisitariak etxeetara gonbidatzen dituzte bazkaltzera). Herria handia bada, eta barrikadak elkarren artean nahiko urruti badaude, herritarrek batzutan kotxeak hartzen dituzte batetik bestera joateko. Beraz, galdetu bertakoei ea hurrengo barrikada non den eta urruti dagoen oinez joateko.

Arratsaldean, 15.30-16.00ak aldean hasten da plazako emanaldia. Batzuetan atzeratu egiten da. Ordutegi, ibilbide eta emanaldiaren toki eta orduak ezagutzeko bertara iristean galdetzea da onena. Arratsaldeko saioa herriko plazan edo frontoian egiten da. 2 ordu inguru irauten ditu, eta bertan dantzak, kantuak, antzerkia, barrabaskeriak e.a. tartekatzen dira. Bukaeran ikusle guztiak gonbidatzen dira jauzi batzuk dantzatzera. Normalean Aitzina Phika beti dantzatzen da.

Ondo pasa!

Olaitxu
Olaitxu dio:
2005/02/21 02:38

Mila esker informaziogatik Oier

patxik
patxik dio:
2005/02/03 12:28

Altzurukura joateko betarik euki ez genuenok, beste batean joateko hartu dezakegu beharbada.

Datak ematerik, hemen jartzerik, bai? Eskertuko nuke. Herrian berriro Zuberoara joateko gogoa dago eta.... oso herri zuberozalea (euskal herrizalea bezainbat) da gurea eta.

Behinola Muskildiko maskarada ekarri zuen gaztetxeak herrira. Baina aspaldian besterik ez. Zorigaitzez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter