2015ean Literaturako Nobel Saria Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarrak irabazi du, eta haren liburu bat (Gerrak emakume-aurpegia dukronika-erreportaje zabal eta zirraragarria) euskaratzea izango da helburua Zaitegi Sariaren helburua. Parte hartu nahi duten itzultzaileek lagin bat euskaratu beharko dute, eta hemen topatu ahalko dituzte bai oinarriak, bai itzuli beharreko lagina:
www.elkarargitaletxea.eus/jokinzaitegi
Hauexek izan dira sari horri esker itzuli diren liburuak:
2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea
2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
Itzultzailea: Oskar Arana
2004 Elfriede Jelinek
Itzulpen saria hutsik utzi zen
2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
Itzultzailea: Iñigo Errasti
2006 Orhan Pamuk: Elurra
Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey
2007 Doris Lessing: Belarra kantari
Itzultzailea: Koro Navarro
2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
Itzultzailea: Luis Berrizbeitia
2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka
Itzultzailea: Ibon Uribarri
2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak
Itzultzailea: Santi Leoné
2011 Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat
Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta
2012 Mo Yan: Hori da umorea, maisu!
Itzultzaileak: Maialen Marin / Aiora Jaka
(2013an Alice Munro izan zen sariduna eta 2014an Patrick Modiano)
Txillardegirekin izan zenuen harremanik, bizi zela?
Harremana bai, baina gutxi edo gutxi samar. Inoiz telefonoz, zerbait galdetzeko. Hurrengo ekitaldiren batean, esaterako, Pasai Donibanen, edo Donostian; azken urteetan, hitz-aspertu labur batzuk, batez ere euskal politikaz mintzo.
Eta haren lanetatik, zer zeneukan irakurrita, liburu honetan lanean hasi arte?
Egunkaria-Berria-n eta Argia-n argitaratutako artikuluak beti irakurtzen nituen. Nobela guztiak, eta saiakera guztiak.
Zure aurreko ikergaietan, 50eko hamarkada zen muina, garai ilun hartako protagonistak aztertu zenituen, gaztaroa gerraurrean izan zutenak. Hemen, berriz, 50ean hasi baina oraintsu arte iristen den ibilbide intelektual eta politikoa landu duzu…
50eko hamarkada ez dut guztiz amaitutzat ematen, baina obsesiboa eta monotematikoa ere ez naizenez gero, beste garai batzuk eta beste autore batzuk ikertu nahia, esango nuke, labur esanda; beti gai-konstelazio bertsuan: abertzaletasuna, euskalgintza, euskal kultura… Oraintxe bertan, “euskal eta katalan abertzaletasuna espainiar immigrazioaren aurrean” aztertzen ari naiz, Txillardegiren arrazismoari eta integrazioari buruzko polemikak zirikatuta.
Noiz bururatu zitzaizun liburu hau egitea? Eta zergatik hautatu zenuen Txillardegi politikoa, zuk gehien landu izan duzun kultur eremua hartu beharrean?
Joxe Azurmendiri galdetu, biok kafea-tea hartzen ari ginela, zein euskal autore dauden gutxi aztertuta, garai batean erreferente izandakoak? Eusebio Osa, Emilio Lopez Adan eta Txillardegi bera ere, haren erantzuna. Hortik dator Txillardegiri ekin izana. Gero, zergatik Txillardegi politikoa? Hasteko, Txillardegi handiegia, poliedrikoegia da, osorik sakontasun gutxieneko batekin aztertzeko; nahitaez, hautatu beharra. Txillardegi literatoak ez nau gehiegi asebetetzen; nire metodo falta ere izan liteke literatur ikerketak egiteko. Soziolinguistikan ez naiz jantzia…; baztertuz, baztertuz joan, eta, alderdi politikoa, interesgarria, ezezaguna, akuilagarria…
Bi partetan bereizi duzu aztergaia. Lehenengoan, banaketa tematikoa egin duzu. Azalduko diguzu?
Txillardegi EAJren, 36ko gudarien borrokari jarraipena ematen ahalegindu zen bere ahal intelektualen arabera, jeltzaleak 1937an ainguratuta ikusten zituenean. EAJrengandik bereizten hasita, sei arlo nagusitan egin zuen ekarpena: 1. Euskara. Alemanak kezkatuta zeuden, mendebalde-ekialde zatiketaz 1961etik aurrera; bada, gu mila aldiz kezkatuago egon behar genuen, Ipar eta Hego arras banaturik genituenean, bereziki Frantziako Iraultzatik hona. 2. 50 eta 60ko hamarkadetako etorkin olatuaren aurrean, arrazismo eta xenofobiarik ez, baina etorkinak bertakotzeko haiek herri hau bere egitea ezinbesteko jotzen zuen. 3. Erlijioa pribatuki guztiz errespetagarri, baina aberria guztiekin eraiki behar da, sinestun eta sinesgabeekin. 4. Fronte abertzalea zen beharrezkoa, ez errepublikanismo neokarlista, beti Espainia konpondu nahian bezala ibili gabe. 5. Ezkerreko abertzaletasuna, sozialista-humanista, ezkerreko sozialdemokrazia aldarrikatu zuen, ez komunista, eta ezta liberal eskuindarra ere. 6. Borroka armatua. Behin baino gehiagotan kritikatu zuen ETA, utzi ere bai 1967an. Kondenatu inoiz ez. Oro har, gaurko gudariak ziren etakideak, atzoko gudarien lerro berean.
Bigarren partearen irizpidea, berriz, kronologikoa da. Esango diguzu zein diren mugarri nagusiak?
“Ekin” sortu zutenean, 36ko gerrako gudarien irudi baten gainean egin zuten zin; hau da, haien lekukoa hartu zuten, eta gudari politikoak bilakatu ziren Euskadi askatzeko. Ekin-etik ETArako prozesua nola joan zen, joan den mendeko 50eko hamarkadan?, zergatik aldegin zuen Txillardegik ETAtik 1967an, erakundeak V. Biltzarra egin zuenean?; zergatik aukeratu zuen, Franco hil berritan, Euskal Sozialisten Biltzarra (ESB) eta ez EHAS, Euskal Herriko Alderdi Sozialista?, nola atera zen ESBtik, eta Herri Batasunan independiente bezala sartu?, eta 2002an, zergatik igaro zen Aralarrera, eta 2007an, berriro, ezker abertzale ofizialera itzuli Aralar utzita?
Liburua irakurriz sumatzen da lan gaitza egin duzula. Zein izan da zure jarduteko modua?
Nire lan metodoak ez dauka misteriorik. Lehenbizi, bibliografia inguratu; irakurketa-betekada egin; hortik hautaketa, eta begiz jotako horiek nola banatu eta nola landu pentsatu eta ekin. Egitura gutxi-asko markatuta, zatika ekin, ahal den gehiena aztertu, eta idatzi ahala, aztertuaren testu aipuak eta norberaren iruzkinak txertatu. Azkenik, sarrera egin, eta, egoki jotzen bada, amaiera itxuratu.
Zer azpimarratuko zenuke Txillardegi politikoarengan?
Txillardegiren Euskal Herri osoaren ezagutza nabarmenduko nuke, Hegoaldearena bezala Iparraldearena. Nork ezagutu, maitatu, eta aldarrikatu du Euskal Herria Txillardegik bezala? Telesforo Monzon etortzen zait gogora, aldeak alde eta antzekotasunak antzekotasun; Euskal Herria, Ipar eta Hego; Hegoko abertzaleekin bezain etxeko sentitu da eta ibili da iparraldekoekin, kultura espainola baino gehiago frantsesa ezagutu zuen, eta Euskal Herriarena batez ere, eta beti aldarrikatu izan du Nafarroa, goiburu batera bilduta: Nafarroa da Euskadi! Horrez gain, bere 60 urteko borroka abertzale engaiatua. Ikaragarria da hori. 70 urtetik gora zituela, HB utzi eta Aralarrera…
Zerk harritu zaitu? Lehendik espero ez zenuen xehetasunen bat edo…
Bere figura hazi egin zait, aztertuta lehen ikusten nuen baino handiagoa ikusten dut, eredugarriago hainbat aldetatik: intuizioak, buruan egositakoa plazaratzeko askatasuna, 60 urteko entrega… 60ko eta 70eko hamarkadan, ikaragarria izan da bere emana. Eta jakin du duinki mantentzen, heriotzak eraman duen arte.
Eta kritikatzekotan, zerbait aipatuko zenuke?
Txillardegi politikoaz, ez dakit. Inguruan izan zutenek, esaterako, Patxi Zabaletak dio jarrera “anti”-ak zituela. J.M. Elexpuruk ere: Ezker Batua, horiek espainolistak, horiekin inora ez…! Malgutasun falta batzuetan; baina, kritika handirik ez nioke egingo.
Nor ikusten duzu Txillardegiren ezpalekoa gaurko politikan edo kulturgintzan?
Hori esanda, J.M. Odriozola, J.A. Arrieta, Fito Rodriguez etortzen zaizkit boteprontoan.

- See more at: http://postdata.elkar.eus/pako-sudupe-txillardegiren-euskal-herri-osoaren-ezagutza-nabarmenduko-nuke-hegoaldearena-bezala-iparraldearena/#sthash.PpNDDdDC.dpufTxillardegirekin izan zenuen harremanik, bizi zela?

- See more at: http://postdata.elkar.eus/pako-sudupe-txillardegiren-euskal-herri-osoaren-ezagutza-nabarmenduko-nuke-hegoaldearena-bezala-iparraldearena/#sthash.PpNDDdDC.dpufAbertzaletasunaren aita (Larramendi, Xaho eta bestelako aurrekariak alde batera utziz gero) Sabin Arana Goiri izan genuen. Berak asmatu zituen Euzkadi hitza eta kontzeptua, aberria eta aberriaren ikurrak, berak jarri zuen martxan abertzaletasunaren ildo politiko nagusia izango zena orain dela 125 urte edo.
Alabaina, ideia eta abiaburua hari zor zaizkion arren (eta Luis Arana anaiari, baina ez da hau xehetasunetarako lekua), Sabinen ikuspuntuaren oinarriak laster abandonatu zituzten haren gogaideek. Kanpotarren inbasioaren aurrean euskotarren odol-garbitasuna zaindu beharra, espresuki gaitzetsi ez arren, praktikan laster utzi zuten alde batera EAJn, eta gure herri-eskubideen zilegitasuna arrazatik historiara edo ohituretara eraman.
Arrazak eta abizenak bezala folklorea eta foruak historiaren zakuan behin betiko lurperatu zituena geroago etorriko zen ordea: XX. mendearen erditsuan gero ETA sortuko zuten gazteei zor zaie berritze sakon hori, eta izen batean zentratzekotan Jose Luis Alvarez Enparantzarena azpimarratuko nuke nik; idatzi behintzat, hark egin zuen inork baino gehiago, nazioaren funtsa hizkuntzan datzalako printzipioa finkatzeko eta zabaltzeko.
Ideia argi eta demokratiko horrek ez zuen bide erraza izan, ordea (eta gaur zalantzan jartzen da, esan dugunez). Txillardegiren ekarpena hobeto ezagutzeko tresna ezin hobea daukagu orain, Pako Sudupek idatzi duen liburuari esker: "Txillardegiren borroka abertzalea". Gai hauetan interesa duenak hortxe aurkituko du antiguatarraren pentsamendu politikoa xeheki azaldurik, ibilbide bikoitzean: bata tematikoa, hainbat gairen inguruko ideiak aletuz (arraza, hizkuntza, eliza, klasea, fronte nazionala, biolentzia...); bestea kronologikoa, urtetan egindako hautuak zehazki argituz (Ekin, ETA, hura uztea, ESB, HB, Aralar...).
Seguru asko, Arana Goiriren ondoren, abertzaletasunaren historian arrasto sakonena utzi duen pertsona izan da Txillardegi, baina topiko pare batez likidatu ohi da hari buruzko iritzia. Topiko horietatik harantzago jo nahi duenak, liburu honetan du aukera aparta.
Julen Belamuno azpeitiarraren lehenengo nobela da "Gaueko zaintzailea", iaz "Ukabilak eta loreak" ipuin-bilduma kaleratu ostean datorrena eta idazlearen trebezia berresten diguna. Oso ondo idatzitako liburua da hau, oso interesgarria da alde askotatik, eta hala ere, goian aipatutako hitz horien antzera, apur bat modaz eta garaiz kanpoko literatura egin du.
Batetik, klasikoa da idazkera, perfekzioz zizelkaturiko paragrafoak uraren naturaltasunez doaz aurrera. Bestetik, baina, ezer gutxi kontatzen du. Protagonistaren bizitza hutsaren hurrengoa da interesaren aldetik: bere ekintzak beti berdin eta errepikatuak dira, eta barne-mundua ere araberakoa du: hotza eta hitsa.
Motibo figuratiboei uko egin zien pintura eta melodiari uko egin zion musika klasikoa bezala, argumentuaren xarmari uko egiten dion nobela modernoa da (XX. mendeko sailkapenean behintzat), baina ahalegintxoa eskatzen dio irakurleari, ezinbestean. Zer topatuko du ahalegina egiten duenak?
Gizon gris --gaur egungo hitzez esanda, kutre-- bat, aluminio-fabrika bateko zaintzailea, bizitzan beste ezer egin ez pentsatu ez duena, lanetik kanpo utziko dute, segurtasun-sistema modernoek ordeztuta. Gizon horren laneko azken gauaren lekuko izango gara, baita --oroitzapenen bitartez-- gizonaren bizitza osoarena ere.
Literaturazko erreferentziak bilatzen hasita, Melvilleren "Bartleby eskribatzailea" datorkit burura, edo --zehatzago seguru asko-- Robert Walserren "Benjamenta institutua" (Jacob Von Gunten izenaz ere ezaguna).
Irakurleak (nik neuk bai behintzat) zalantza egiten du pertsonaiarekiko jarreran: une batzuetan pena, errukia, maitasun apur bat sentituko du, hain da gizona xaloa, xinplea, koitadua; beste batzuetan, berriz, amorrazioa, baita gorrotoa ere, hain da morroia, mozoloa, motza, esklaboa...
Tira, ez dakit Belamunori publizitatea edo antipublizitatea egin diodan komentario honekin, baina zinez uste dut liburuak merezi duela.
Rayuela-ren hasieran "Tablero de dirección" izeneko argibide-orri bat dator, liburua irakurtzeko modu desberdin bi proposatzen dituena (liburu bi direla dio egileak). Bata hasieratik aurrera, halako atal jakin batera iritsi arte, eta bestea autoreak proposatutako beste ordena batekin.
Egia esan, inori ez diot aditu ibilbide bat ala bestea hartu, eleberri "desberdina" irakurtzen denik. Nik neuk ez daukat gogoan nola irakurri nuen nerabezaro urrun hartan, baina beti izan dut irudipena bi aukeren kontu hori dibertimendu bat zela beste ezer baino gehiago, denok iraultzaile eta abangoardista ginen garai hartan planta eta espantu ugari egin arren.
Kontuak kontu, Unai Villenak ere --Cortazarren jolasak ezagututa edo ezagutu gabe-- irakurmodu desberdinak proposatzen ditu bere nobelarako, liburu hasieran paratutako oharrean. Hala dio, hitzez hitz:
"Oroimena ez da jarraitua, ez da lineala eta ezta proportzionala ere. Oroitzapenak zatikatuta datozkigu gogora, tartekatuta, ausaz, intentsitate aldakorrez. Batzuetan, garai hurbiletakoak gardentasun gutxirekin gogoratzen ditugu, eta garai urrunetakoak zehaztasun osoz. Unearen arabera, gai gara txikikeriarik txikienak zertzeladaz gainezka oroitzeko, eta baita gertakari esanguratsuenak erabat ahanzteko ere. Gogoratzeko ahaleginak, gainera, ez digu inoiz gogoratu ahal
izatea bermatzen. Izan ere, memoriak ez du inongo logikarik jarraitzen, eta ispilu kraskatu baten antzekoa da: iragan zartatuaren zatitxoak puzzle baten piezak balira bezala bueltatzen dizkigu. Gutako bakoitzari dagokio norbere puzzlea osatzea.
Beste gauza askoren artean, garai ezberdinetako oroitzapenen bitartez pertsona baten bizitza berreraikitzeko ahalegina dago esku artean duzun nobelan. Horregatik egituratu dut puzzle baten eran. Puzzle hori nola osatu erabakitzea, ordea, zure esku dago, irakurle. Nik muntatu dudan moduan irakurri nahi baduzu, aurrera, ez galdu denbora gehiago, zoaz hasierara. Zeure erara muntatu nahi baduzu, aldiz, segi hitzaurre honetako argibideak irakurtzen.
Hiru motako piezak topatuko dituzu orriotan, forma, neurri eta eduki ezberdinekoak. Pertsona izen edo ezizendun kapituluek, lehen edo hirugarren pertsonan idatziak, dagokien pertsonaiaren ingurukoak kontatzen dituzte; izenburutzat zenbaki edo urte bat dutenak, bigarren pertsonan, narratzaileak protagonistari zuzendutakoak dira eta gertaeren
testuingurua ematera datoz; eta bestelako izenburudunek, lehen pertsonan, protagonistaren sentipenak, bizitzako uneak eta pasarteak deskribatzen dituzte.
ARRU izenburuko kapituluak puzzleko kaxaren azaleko argazkia emango dizu; bertan zirriborratzen da gero datorren ia guztia. Hortik hastea proposatzen dizut eta, jarraitzeko, litezkeen guztien artean, hona bi aukera zilegi:
1: III. atalera jauzi egin eta 1988tik 2012ra arteko guztiak irakurri, biak barne; ondoren I. eta II. atalak osorik –aukerakoa, II. atala laburtzeko, BASATZAtik 15era joatea, tartekoak irakurri gabe– eta berriz III. atalera jauzi, ITXAROPEN-HAZIAtik bukaeraraino.
2: Irakurri protagonistaren pasarteak soilik, era kronologikoan: rockaren taberna; rock ez-izarra; Ilgora bere gorenean; gautxoria; Abuztua ostu zidaten; logura; gosea; Gainbehera; Reset. Berriz hasi; Txori beltza; katarsia; lagunarteko bazkaria; Azala lodi; Udare- eta sagar-konpota; POETA MADARIKATUA; bazetozen; basatza; Sasikume zikina; Itxaropen-hazia. Ondoren, joan I. atalera eta ekin falta zaizun guztia irakurtzeari, 1etik AMAIERAra arte.
Aukeratzen duzun modua aukeratzen duzula, ez izan galtzeko beldurrik. Bizitzan bezala, nobela honetan ere, askotan ondorengoak emango dizu aurrekoa ondo ulertzeko giltza."
Txillardegiren argazki mordoxka daukagu argitaletxean, baina azken 20 urteetakoak, eta, nolabait adieraztearren, "idazle posekoak". Liburu honetarako, aspaldiagoko zerbait nahi genuen, eta protagonistaren militante-bizitzarekin zerikusi gehiago zeukana.
Txalaparta argitaletxeak iazko urte amaieran kaleraturiko "ETA historia irudietan" liburu ederrean aurkitu genuen argazki aproposa: 1970eko hamarkada hasieran Baionako katedralean iheslariek egindako gose-grebatik irtetean egina dago, Jose Luis egunetako bizarrarekin hainbat etakidez inguratuta.
Argazkiaren egileak anonimatoan egon nahi omen du, baina baimena eman digu: eskerrik asko berari eta Txalaparta argitaletxeari. Gure lana, kasu honetan, argazki osotik detaile bat hartzea izan da, eta Txillardegiren inguruko lagunak apur bat lausotzea, bera nabarmenago agertzeko.
Liburua martxoaren 9an aurkeztuko da prentsarentzat eta 11n jendaurrean, Donostiako elkar dendan.
Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-tailerreko irakasle emakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako; idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen haten da, koitadu kutunen pasadizoekin ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen ahizparekin duen harremana ere…
Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat dugu, azken batean, aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta zirrikituetan garatzen diren letrekiko maitasuna pizten duena.
Ikurrina zintzilikatu dut balkoian
orain badakizue
nolakoa naizen
non jaioa
zeren alde nagoen
nor daukadan kontra.
Ikurrina zintzilikatu dut balkoian
denen bistara daude
nire kontraesanak
printzipioak
helburuak
eta bitartekoak.
Ikurrina zintzilikatu dut balkoian
gardena naiz orain
batzuek onartua
besteek zokoratua
estereotipoa naiz
eta mainstream.
Ikurrina zintzilikatu dut balkoian
orain atera naiteke
galtzontzillorik gabe
zigarroa erretzera
gurutzebikoak estaltzen baitit
gerritik beherakoa.
Abertzaletasunaren abantailak.
Azkenaldian komiki dexente irakurtzen nabil, lehen ez bezala. Ezer baino lehen aitor dezadan ezjakin hutsa naizela komiki kontuetan. Marrazkiak eta istorioak betidanik gustatu zaizkidan arren, ez diot kasu handirik egin biak batzen dituen arteari. Azken asteetan bai, ordea.
Ez daukat metodorik zer irakurri hautatzeko. Liburutegian aukera zabala dago, eta nire begiaren gustuz zein han-hemen entzudako aholkuz hautatzen ditut, nahiko aliritzira. Hortaz, esan behar dudana oker balego, barka nazate adituek.
Kontua da, aspaldi honetan irakurri ditudan komiki liburuetan (nobela grafikoetan, nahiago baduzue) kointzidentzia nabarmen bat ikusi dudala: "Fun home" Alison Bechdel-enak, "El arte de volar" Altarriba eta Kim-enak eta "La casa" Paco Rocarenak, hirurek dute erdigunetzat, beste gauza askoren artean, artistaren aita.
Azkenaldiko moda bat da? Nire aukeraketaren txiripa? Literaturan bezala gorantz doan joera? Ez daukat erantzunik. Baina bai esan dezaket aipatu ditudan hiru lan horiek merezi dutela, merezi dutenez.
Lehen liburuarekin zatoz, baina ez zara jada gaztetxo hasiberri bat. Zergatik orain?
Liatuta ibili naiz orain arte. Ez, broma da, neronek ere gauza bera galdetu diot nire buruari baina erantzunik ez dut topatu. Orain etorri zait gogoa. Zergatik ez orain?
Diseinu eta komunikazio mundutik zatoz, ez literaturaren esparrutik. Horren haritik, galdera bikoitza: zer ekartzen ahal dio kreatibo batek euskal poesiari?
Ideiak ekartzen saiatu naiz, bizipenak, istorio txikiak, ezohiko ikuspuntu batzuk, agian. Agentziako lanean eskarmentua dut testu laburrak idazten, spotentzako gidoiak, esloganak, testu publizitarioak... pertzepzioetan eragin eta pertzepzio horiek egoki kudeatzea da gure lana, eta horrek poesiarekin zerikusirik duelakoan nago. Alde horretatik, laburrean idazteko esperientzia eduki arren, ailegatu berria naiz lurralde honetara. Ekarpenik egin dudan ala ez, ikusteko dago.
Eta bi: zer eskaintzen dizu poesiak zuri, zure ohiko alorrek ematen ez dizutena?
Poesia aurkikuntza izan da niretzako. Zoragarria da poema bat irakurri eta barruan zerbaitek klak egiten dizuneko sentsazio hori. Telebistako spot on baten aurrean bezala, magikoa da erresonantzia hori gertatzen den unea. Poesiak errealitatearen geruza ezkutuak urgaineratzeko duen gaitasunak erakartzen nau.
Poesia zer den, zer ez den, kezka hori oso presente dago liburuan, titulutik bertatik hasita.
Kezka baino gehiago ziurtasuna da. Nire testuek formalki poema itxura hartu arren, poesiatik urrun nabilela badakit. Poesiaren trikimailu batzuk erabili ditut gauzak kontatzeko, istorio laburrak, iritziak eta sentsazioak, baina poetikotasuna ez da helburua. Badakit hau ez dela poesia. Ideia hori titulura eramatea erabaki nuen zintzo jokatu nahi nuelako, egia hori aurretik ezarri nahi nuen.
Horrez gain, titulu “komertziala” iruditzen zait eta susmoa dut poesia irakurlearentzat zein poesiara inoiz hurbildu ez denarentzat erakargarria izan daitekeela ideia hori, jakin-mina piztu ahal diola horrelako izenburu batek. Ikusiko dugu.
Maitasunaz idazteko duzun modua aipatuko nuke: halako lotsaz eta herabetasunez, baina hala ere aitorpenak eginez...
Oso lotsatia naiz, hori horrela da, normala da nabaritzea, ez dut ezkutatu nahi. Zaila da maitasunaz idaztea kursi geratu edo topikoetan erori gabe. Zailtasun horri heldu nahi izan diot maitasuna inportantea dela uste dudalako. Klase-borroka Historiaren motorra baldin bada, maitasuna da erregaia. Maitasuna da gauzak egitera bultzatzen gaituena, maitasuna zentzu sakonean, ez erotikoan bakarrik.
Poema sozial eta politikoak ere egin dituzu, baina ez aldarrikapenerako: gehiago hausnarketarako eta kontraesanak bilatzeko, esango nuke.
Errespetatzen dut aldarrikapena, baina ez zait gehiegi interesatzen leku hori dogmatismoz beteta ikusten dudalako. Kezka biziaz begiratzen diot egungo egoera politiko eta sozialari. Mundua aldatu da eta aldatzen segitzen du. Aldaketa horien abiadura izugarria da eta hurrengo urteetan are gehiago azeleratuko da. Testuinguru berri horietara egokitzeko ezinean ikusten dut gure Euskal Zera hau. Izan ginenari eta garenari begira segitzen dugula iruditzen zait, izan nahi dugunaz arduratu beharrean. Europako azken indigenak izateak zerbaiterako balio zigun une batez, baina XXI. mendean izango garena ez gara eraikitzen hasi oraindik. Zeregin horretan mendearen lehenengo 16 urte hauek galdu ditugun sentsazioa daukat. Itxaropena eta duintasuna ekarriko digun zerbait azkar asmatzen ez badugu, ez naiz batere optimista gure etorkizun hurbilarekin.
Halako gaiekin, ze irakurle duzu buruan? Ze, badirudi eztabaida batean zabiltzala norbaitekin...
Gurekin ari naizela esango nuke. Eskaldunok “gu” hitzarekin ulertzen dugun kolektibitate horrekin. Gurekin.
Abertzalea izatea, gaur, Nafarroan: gai horri ez zaio sarri heltzen poesiatik.
Nafarroan abertzale izatea baino ekintza poetikoagorik...
Edo euskaldun-ez-oso-petoa izatea...
Hori gaizki daramat, onartu behar dut. Gaztelera dut ama-hizkuntza eta nire burmuinak askoz hobeto funtzionatzen du gazteleraz, erosoago. Niretzat euskara ahalegina da. Esfortzuaren inguruan kokatu izan dut euskararekiko harremana beti eta hori ez da harreman baterako oinarririk onena. Gainera, gazteleraz aritzeko inposizioak alde batera eta euskaraz egiteko presio sozialak beste aldera tiratzen. Tentsio hori gehiegizkoa bilakatzen da askotan.
Ironia tresna etengabea duzu: babeserako tresna bat da? Jarrera etengabe bat? Mozorro bat?
Esan gabe esan nahi dudana ulertuko duzula badakidala aurretik jartzen du ironiaren erabilerak. Ironiak inteligentzia aitortzen dio hartzaileari eta konplizitate marko bat ezartzen du. Horrelako ingurune batean komunikazioaren kalitateak gora egiten duelakoan nago. Horregatik erabiltzen dut ironia.
Poesia den edo ez den hori berriz praktikatzeko gogoz jarraitzen duzu?
Ez dut baztertzen baina gauzekin laster aspertzen diren horietakoa naiz. Ideia berri batzuk ditut buruan bueltaka, baina poesia ez da ideia horientzako formaturik egokiena. Ikus-entzunezko bat agian...
Mesanotxean bertan hiruzpalau liburu nituen, hautsak estaltzen hasita. Hauetako bat, kasu, aurreko urteko salbuespen gisa erositako horietako bat. Idazle ezagun, famatu, loriatu biren arteko elkarrizketa jasotzen duena, liburuen inguruan dihardute biek, irakurritako kritiken arabera ezagutza putzu diren bi horien arteko solasalditxo hurbil eta lasaia, epela, lagunartekoa, bizitzaren ilunabarrean. Ilunabarrarena ez dut inon irakurri, baina nabaria zaie. Eta zer? Ganorazko iritzi bat topatzeko orrialde luze bi irakurri behar, lekuz kanpoko datu eta lerdokerien artean ezkutatuta. Ni ni ni, nirea nirea nirea, badaukat badaukat badaukat, egin dut, egon naiz, esan nuen, idatzi nuen, argitaratu nuen, zein originala naizen.
Zer da, zer kontatzen du "Gaueko zaintzailea"k?
Aluminio fabrika bateko gaueko zaintzaileak lantegian igarotako azken gaua kontatzen da liburuan. Kontakizuna laurogeiko hamarkadaren bukaeran dago kokatuta, eta ordurako lanbidearen azken ordezkaria da zaintzailea, beste garai bateko hondar bat, segurtasun-sistema berri batek ordezkatuko duena. Gau guztian orduz ordu egiten duena kontatzen da, eta gau horretako ikuskaldiak egiten ari dela gogoratzen dituenak.
Liburuaren ardatza pertsonaia hori da, baina egiten dituenak baino garrantzi handiagokoak dira pentsatzen dituenak eta sentitzen dituenak, batez ere oroitzapenak. Eta, oroitzapen horien artean, batez ere gertaera batzuk: gasolindegian lan egiten zuen neska ezagutu zuenekoa, harekin izaten zituen solasak, eta hortik aurrerra gertatu zen guztia.
Zure protagonista ez da berez protagonista ohikoa, baina ezta antiheroi tipikoa ere. Nola bururatu zitzaizun pertsonaia hori?
Mundutik aparte bizi den pertsona bat da; ez du ezeren alde ez ezeren kontra borrokatzen. Baina betebeharraren zentzua du, oso estua eta zorrotza, gainera. Bere gainetik dagoen zerbaiten zerbitzuan bizi da, eta bere bizitzari zentzua ematen dion xede hori fabrika zaintzea da. Hango ordenaren morroia da, eta aitarengandik jasotako eginkizun hori hutsik egin gabe betetzen saiatzen da.
Ez dakit nondik eta nola sortu zitzaidan pertsonaia hori, baina hori izan zen abiapuntua. Hasieran pertsonaia izan zen, eta gero pixkanaka hasi zitzaizkidan sortzen fabrika barruko eta kanpoko egoerak.
Batere xarmarik gabeko pertsonaia; gertakari gutxiko argumentua; koxka bat estuago egin nahi izan duzu nobela irakurlearentzat? Erronka bat zen zuretzat? Goxagarriren bat izango du hala ere, ezta?
Egia da zaintzailearen bizimodua oso grisa eta bizigarririk gabekoa dela. Liburuan gehienbat pertsonaiaren barne mundua azaltzen da, oroitzapenak, sentimenduak, baina zentzumenek ere beren garrantzia dute, usainek, gauzen ukituek eta horrelakoek. Alde horretatik ekintza gutxiko kontakizuna da, eta kontaera bera ere oso erritmo patxadatsukoa da.
Horrek irakurle mota jakin bat eskatzen du, noski. Gertaera eta ekintza asko dituzten liburuak gustatzen zaizkionari, erritmo biziko nobelak maite dituenari agian astuna irudituko zaio. Irakurle patxadatsuagoa eskatzen du liburu honek, eta beharbada pazientzia pixka bat duena ere bai.
Nolanahi ere, badira zaintzailearen bizimodu ordenatua hausten duten gertaerak, eta ez nolanahikoak. Sorpresaren bat ere hartuko du pazientzia pixka bat duen irakurleak.
Nobelaren ezaugarri nabarmentzeko bat da gertalekua, gutxitan agertzen baita industria gure letretan, eta are gutxiago halako zehaztasunez.
Bai, eta bitxia da, industriak gure artean duen garrantzia izanda, pabiloiak eta fabrika barruak horren gutxi agertzea. Idazle jendea beste giro batzuetan mugitzen delako izango da. Industriako langileak ere oso gutxi agertzen dira, gatazka sozialen ikuspegitik aparte inolako interesik ez balute bezala.
Nik, zorionez, gaztetan fabriketan lan egiten nuen udan. 1976ko uda, esate baterako, aluminio fabrika batean pasa nuen, eta orduko hura izan dut gogoan zaintzailearen ikuskaldiak kontatzerakoan. Nik ezagututako hura da liburuko fabrika zaharra, gero liburuan 80ko hamarkadan berritu eta zabaldu ondoren azaltzen dena.
Dotorezia bat duzu idazkeran, ez dakit berezkoa ala landua; paragrafoz paragrafo, zizelkatuak dirudite pasarte askok.
Ahalik eta txukunen idazten ahalegintzen naiz. Nik uste dut idazten eta argitaratzen ausartzen denak horrenbeste zor diola irakurleari. Batzuetan kostata ateratzen dira esaldiak, eta kaxkarrak izaten dira askotan, baldarrak; beste batzuetan, berriz, inolako ahaleginik gabe berez etortzen zaizkizu, aurrez inkontzientearen zokoren batean eginda baleude bezala. Nolanahi ere, lehen idazketa hori produktu gordina izaten da beti, gero landu eta findu beharrekoa. Esaldien erritmoa egokitzen ahalegintzen naiz kontakizunak une horretan eskatzen duenari.
Eta gertaeren, eszenen errepika, zer da: kadentzia bat lortzeko modua? Pertsonaiaren bizimoduaren ezinbesteko isla?
Bai, hori nahita egindakoa da. Zaintzaileak lantegiaren barrualdetik eta kanpoaldetik egiten dituen ikuskaldiak, betiko ohitura errepikatuak, erritu maniatiko samarrak... horiek denak zaintzailearen nortasunaren isla dira. Gauza guztiak bere orduan, eta beti ordena berean, hori da zaintzaileak seguru sentitzeko behar duena. Munduari edo biziari beldurra dionak ordena maite izaten du.
Ipuin liburua kaleratu zenuen lehen. Nobela orain. Desberdina da idazteko prozesua eta teknika?
Bai, oso desberdina da. Liburu honetarako lehen oharrak eta zirriborroak idazten hasi nintzenean ez nekien zer luzera izango zuen gero, baina, ideiak eta materiala pilatu ahala, konturatu nintzen hori guztia nola edo hala antolatu behar nuela. Eta hor uste dut dagoela alderik handiena: luzera honetako kontakizun batek egitura bat eskatzen du. Egitura bat behar da, eta gero kontagaiak egitura horretan txertatu, egoerei eta gertaerei hurrenkera egokia eman, irakurleari ematen zaiona egoki dosifikatzeko.
Ezinbestekoa da galdera: eta hurrena, zer?
Ipuin batzuetarako ideiak badauzkat, baina idatzita ohar eta testu zati batzuk besterik ez. Kasuren batean lehen bertsioa ere bai, baina askoz geihago ez. Ideia horiek landutakoan, espero dut salbatzeko moduko kontakizun sorta bat geratuko zaidala.
Nobela bat ere idatzi nahi nuke, baina horrek lan luzea eta jarraitua eskatzen du, diziplina handia, eta hori zaila da denboraren eta energiaren zati handi bat soldatapeko lan bati eman behar dionarentzat. Pertsonaiak baditut, egoera batzuk ere bai, baina hortik aurrera ez dut oraingoz besterik ikusten.
Txillardegiri buruz Pako Sudupek idatzitako lan batean irakurri dut nola, 1982 urrunean, Jose Luis Alvarezek kargu hartu zien ezker abertzaleko kideei, euskararekin behar bezain kontsekuente ez zirela-eta. Bere gogaideek ez dakit kasurik egin zioten, baina Alfonso Sastrek erantzun zuen, esanez berak ez zuela traba izan nahi Euskal Herriaren euskalduntzean eta, ezinbestez gaztelaniaz idatzi beste erremediorik ez zuenez, utzi egingo zuela Egin-en zeukan zutabea, bere lekua euskaldun batek bete zezan.
Aspaldiko pasadizo horrekin gogoratu naiz egunotan, itxuraz zerikusirik ez daukan kontu bat dela-eta: A deituko dugun erdal idazle batek bere original bat bidali dit. Euskal Herrikoa da A, esperientzia eta prestigioa dituen egilea, bere kurrikulumean hainbat liburu eta sari pilatu dituena, eta euskarazko kulturarekin ez harremanik ez feeling-ik ez daukana. Ni ogibidez editorea naiz, baina euskal obrena; beraz, A-rekin tratu zuzenik ez dudana, harekin topo egin dudan aldi bakanetan adeitsuki agurtu eta bere obrari buruzko iritzi ona agertu diodan arren. A-k, baina, bere originala bidaltzen dit emailez, konplimenduzko hitz batzuekin batera, eskatuz ea argitaratzeari begira laguntzarik eskain diezaiokedan.
Zer esan nahi du horrek? Askok dakigun gauza bat, sarritan esaten ez dugun arren: Hego Euskal Herriko erdal idazleek zaila dutela beren liburuak normaltasunez argitaratzea. 500 milioi pertsonako merkatu potentziala dute, munduko industria editorial sendoenetakoa, baina horren guneak Madrilen eta Bartzelonan daude, eta horrez gain Mexikon, Bogotan, Buenos Airesen… Zer egin dezake, ordea, Iruñea, Bilbo, Gasteizko idazle batek? Bakar batzuek lortzen dute nola-halako onespena: Ramiro Pinilla laudorioz inguraturik hil zen, zahartzaroa iritsi arte inork jaramonik egin ez zion arren; Miguel Sánchez Ostizek kapitaleko kultur giroan lekutxoa eduki zuen urte batzuetan, nahiz eta ur irakinetik bezala aldegin handik, erreta; Pedro Ugartek edo Iñaki Uriartek presentzia duin bat dute liburu-dendetan, profesionaltasunetik urruti halere. Badira karrera egiten saiatzen diren gazteak, eta ez da harritzekoa Madrilera jotzea: Aixa de la Cruz, Nere Basabe… Dozenaka adibide gehiago bota nitzake, baina bere horretan utziko dut.
Eta guri (euskal sortzaileoi) zer? Ba, uste dut axola zaigula. Testu onak asmatzea eta horiek ahalik egokien merkaturatzea da gure zeregina, noski, baina Euskal Herrian beste hizkuntza batzuk dauden bitartean (gurea baino hamaika aldiz indartsuagoak, bai frantsesa bai espainola), normala eta desiragarria al da hizkuntza horietan sorturiko arteak ia plazarik ez izatea bertan? Nik ezetz uste dut, eta horregatik iruditzen zait, erdal bokazioko eragileek bertako azpiegiturarik sortzeko modurik edo gogorik ez badute, ona dela Euskal Herrian sinesten dugunok aukera hori eskaintzea. Txalaparta bezalako argitaletxeak egotea, adibidez, edo Durangoko Azokan erdarei ere lekua egitea. Euskararen hegemoniatik, behingoz.
(Noticias taldeko Ortzadar gehigarrian, 2015-07-11)
Berrogei urte betetzen direnean Gabriel Aresti hil zela (1975eko ekainaren 5ean, berrogeita bat urte zituela: gezurra dirudi nola hain urte gutxitan eta baldintzarik zailenetan XX. mende osoko euskal idazle inportanteena bilakatu zen), urteurren horretan, diot, Natxo de Felipek iragarri du amaitutzat emango dutela Oskorri taldearen bizitza. Ez dakit Natxoren buruan efemerideak pisurik izan duen, baina nire gogoan loturik egon dira beti Oskorri eta Aresti. Nahiz eta taldearen hasieran bakarrik kointziditu, Gabrielen eraginak betiko marka utziko zien, onerako eta txarrerako.
Arestik beregan zeraman polemikarako harra, zalantzarako hazia, beren usteetan eroso bizi zirenei (edozein zela ere uste hori) kontra egiteko tema, eta Oskorri sortu berriari ere kutsatu zion: hortik taldearen hasierako txistuak, boikot deiak, espainolista salaketak… urteak iragan arren ahazten ez direnak, De Feliperen azken elkarrizketek adierazten dutenez.
Oso bestelakoa zen nik ezagututako taldea, edo haren proiekzio publikoa behintzat, 1980tik aurrera-edo profesionaltasunaren paradigma izan baitira, alde guztietatik: perfekzioa bilatu eta zaindu dute xehetasun bakoitzean, bai kanten hitz eta molaketetan, bai diskoen taxueran, bai emanaldien antolaketan… profesionaltasun horrek produkzio handi batera eraman zituen, eta gure ekosistema txikian denekin ondo konpontzera: bai herri-mugimendu, bai administrazio; kanten testuetan zirikatzaile jarraitu arren, irudiz eta tratuz adeitsuak izan dira, konbentzimenduz nahiz komenientziaz.
Hamarkada urrezko baten ondoren, egonkortze batera iritsi zirela esango nuke, baina hori artista baten ibilbidean beheranzko joeraren atarikoa izan liteke: musikalki errepikakor bihurtu ote ziren, bertan-goxo eginda, ala publikoaren zati handi baten irudipena zen hori? Disko berriak ekoizten jarraitu arren, esango nuke euskaldun jendearentzat instituzio kuttun antzeko bat bihurtu zela Oskorri: betidanik eta betirako hor dagoen zerbait, noizean behin bere urruma entzun bai baina kasu gehiegirik egiten ez zaiona (Euskal Telebista bezala, ia-ia).
Irudipenak irudipen, musika-taldea ez da instituzio bat: besteak beste, bertako kideak ez direlako funtzionarioak eta bizimodua atera behar dutelako handik edo hemendik. Oskorriren biziraupena gero eta zailagoa izan da alde horretatik, emanaldiak gutxitu ahala; azken ikuskizunak ere, duela pare bat urteko “Gabriel Aresti bizsitan” sustraieta itzultze hark, merezi baino oihartzun txikiagoa izan zuen; orain, taldeko kide nagusien (Natxo, Anton, Bixente) erretiro-adinarekin batera etorriko omen da taldearen isiltzea, udazkenean emango dituzten despedidako kontzertuen ondotik.
Gure kanona eta memoria osatu duten sortzaileak hobeto zaintzen ez baditugu herri galdua garela esan du baten batek, eta egia da; baina, sakonago pentsatuta, gakoa eta arazoa artista guztien bizi-baldintzak ziurtatzea litzateke, ez patriarkak ondratzea bakarrik. Natxo eta Gabriel berriak sor eta lora daitezen.
(Noticias taldeko Ortzadar gehigarrian, 2015-06-27)
Gaur egun eragin handieneko poetak ez duela inoiz libururik atera esango banu, harrituta begiratuko zenidake, zertaz ari ote naizen. Anariz ari naizela erantsiko banu, argiago geratuko litzateke dena. Izan ere, ez dago zalantzarik Anari Alberdiren kantetako hitzen kalitateaz, haien indar sujeritzaileaz, gogoan geratzeko ahalmenaz.
Haren abestietako hitzak aparte bilduta liburu batean ikusi nahiko lituzkeela komentatu du batek baino gehiagok azkenaldian, Zure aurrekari penalak diskoaren aurkezpena dela eta, baina azkoitiarrak ezetz dio. Irakurri dizkiodan elkarrizketetan (Juan Luis Zabalak egindakoa Berria-n, edo Leire Palaciosena Gaztezulo-n, esaterako), kanten letrari ematen dion garrantzia azpimarratu izan du, birritan, baina aldi berean literaturaren eremutik aldentzeko ahalegina egin ere bai: batetik, despoetizazioa aipatu izan du bere ezaugarri moduan, hizkera literariotik urruntze gisa; bestetik, hitzak osotasun baten zati direla gogorarazi digu, abestian parte hartzen duten beste elementuekin batera: melodia, kantaera, instrumentazioa...
Despoetizazioaren kontu horretan ez nagoela konforme esango nuke: izan ere, XX. mendeko poesia moderno ia guztiaren teknika izan da poetikoak ez diren hizkerak erabiltzea, xurgatzea, banpirizatzea. Anarik, adibidez, egunkarietako berri politikoetako lexikoarekin egin du: “nola nire penaren hiru laurdenak aspaldi bete nituen / entregatu nizkizun armak eta zuloak non neuzkan aitortu”. Baina antzera jokatu zuen Lauaxeta gazteak ere, duela 80 urte, ezkerraldeko meatzari grebazalearen heriotza kontatzean, hizkera apropos ez-poetikoa bilatuz: “Txapel-okerrak edango yabek / ardao onena Gomez-etxian”.
Letra zerbait handiagoren parte egitean arrazoia eman behar diot ordea: Anarik hitz batzuei ematen dien intentsitatea ez dago paper hutsean jasotzerik, eta batez ere: hitz horiek hartzen duten indarra, pizten duten desosegua, lortzen duten ebokazioa, guztiz loturik geratuko zaigu beti haren ahotsari, doinu baten tolesdurari. Kanta bat testura mugatzea, film izugarri eder batean gidoi hutsarekin geratzearen moduko zerbait litzateke: murriztailea guztiz.
Imajinatzen dut ez dela kasualitatea ahalmen poetiko handiko letrak idazten dituen eta poesia nahiz literatura hainbeste maite dituen beste kantari batek ere (Ruper Ordorikak) inoiz poema-bildumarik atera ez izana, nahiz azken diskoetan horretarako material nahikoa eta sobera izan. Aldiz, abesti bihurtu dizkioten hitz batzuk (ez denak) eta abestu ez diren arren horretarako modukotzat jotzen dituen beste batzuk bildu zituen Koldo Izagirrek Teilatuko lizarra liburuan 2006an. Eta urte berean kaleratu zuen Xabier Letek Abestitzak eta poema kantatuak bilduma ere, bere kantari ibilbidearen lekukotasun ederra uzten zuena.
Izan ere, kantua hitza baino gehiago den arren, hitz hori ere, bere biluzian, zeinen ederra den!
(Noticias taldeko Ortzadar gehigarrian, 2015-06-13)