Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Txillardegiren borroka abertzalea

Txillardegiren borroka abertzalea

xme 2016/03/01 11:12
Pako Sudupek liburu berria atera du: "Txillardegiren borroka abertzalea", Jose Luis Alvarez Enparantzaren biografia politiko bat. Gaur ez dut liburua komentatuko, azala baizik.

Txillardegiren argazki mordoxka daukagu argitaletxean, baina azken 20 urteetakoak, eta, nolabait adieraztearren, "idazle posekoak". Liburu honetarako, aspaldiagoko zerbait nahi genuen, eta protagonistaren militante-bizitzarekin zerikusi gehiago zeukana.

Txalaparta argitaletxeak iazko urte amaieran kaleraturiko "ETA historia irudietan" liburu ederrean aurkitu genuen argazki aproposa: 1970eko hamarkada hasieran Baionako katedralean iheslariek egindako gose-grebatik irtetean egina dago, Jose Luis egunetako bizarrarekin hainbat etakidez inguratuta.

Argazkiaren egileak anonimatoan egon nahi omen du, baina baimena eman digu: eskerrik asko berari eta Txalaparta argitaletxeari. Gure lana, kasu honetan, argazki osotik detaile bat hartzea izan da, eta Txillardegiren inguruko lagunak apur bat lausotzea, bera nabarmenago agertzeko.

Liburua martxoaren 9an aurkeztuko da prentsarentzat eta 11n jendaurrean, Donostiako elkar dendan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.