Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Telefono berria daukat

Telefono berria daukat

xme 2012/07/25 11:52
Mobila, eskukoa, sakelakoa, segapotoa, zelularra, mugikorra... nahi duzuen bezala deitu. Xahar-sinpletxo bat neukan, aldatzeko gogorik ez, baina tekla batzuk matxinatzen hasi ziren; ezin zenbakirik osatu, ezta mezurik idatzi ere. Beraz, nahi ezta ere, berria erosi behar. Oraintxe zen momentua inguruko gehienen antzera nik ere smartphone moderno bat eskuratzeko...

... eta tentazioa ere izan nuen, baina ez: lehendik ere nahiko adikzio eta lotura daukat sare sozialekin, lanetik eta etxetik kanpo nagoenean ere konektatuta egoteko. Beraz, ahalik eta trasterik merkeena, txikiena eta soilena hartu nuen, eta urte askoan irautea espero dut.

Hala ere, beste kontu bat nahi nuen aipatu: alegia, nire harridurarako, euskaraz konfiguratuta dator tresna berria; badakit aspalditik dagoela aukera hori, zenbait marka eta modelotan, baina aitortu behar dut inoiz ez diodala garrantzi handirik eman kontu horri; beharbada teknologia beti izan zaidalako arrotza, edozein hizkuntzatan etorrita ere.

Oraingoan ere ez nuen nik eskatu euskarazkorik. Saltzaileak eman dit hala, ezagutzen nauen seinale, eta eskertzen diot. Lagun batek esaten zuen moduan, "Normalak bagina bezala" sentiarazi nau. Nahiz badakidan inporta duena ez dela hori, baizik ze hizkuntzatan egiten dugun telefonoz nahiz aurrez aurre, twitter zein facebooken, blogean edo emailetan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.