Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Maleskiren poema bat: Abertzaletasunaren abantailak I

Maleskiren poema bat: Abertzaletasunaren abantailak I

xme 2016/02/25 11:41
Gai ugari ageri da "Hau ez da poesia" liburuan: poesia bera, maitasuna, oroitzapenak, egunerokotasuna... Bat aukeratu behar eta poema politiko bat hautatu dut, liburuaren tonu jostalariaren berri ondo ematen duelakoan. Poema hobeto ulertzeko, zuek imajinatu balkoi hori Iruñeko parte zaharreko plaza ezagun batean. Abertzaletasunaren abantaila gehiago ezagutu nahi duenak, liburua har dezala, Abertzaletasunaren abantailak II poema irakurtzeko.

Ikurrina zintzilikatu dut balkoian
orain badakizue
nolakoa naizen
non jaioa
zeren alde nagoen
nor daukadan kontra.


Ikurrina zintzilikatu dut balkoian
denen bistara daude
nire kontraesanak
printzipioak
helburuak
eta bitartekoak.


Ikurrina zintzilikatu dut balkoian
gardena naiz orain
batzuek onartua
besteek zokoratua
estereotipoa naiz
eta mainstream.


Ikurrina zintzilikatu dut balkoian
orain atera naiteke
galtzontzillorik gabe
zigarroa erretzera
gurutzebikoak estaltzen baitit
gerritik beherakoa.


Abertzaletasunaren abantailak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.