Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Langileen artean ere klaseak?

Langileen artean ere klaseak?

xme 2012/07/24 12:28
Gaur betetzen dituzten 100 egun greban CAFeko garbitzaileek, eta manifestazioa egiten dabiltza, hori dela eta.

Ez ditut zehatz ezagutzen (bai imajinatzen) haien eskariak, eta enpresak ezetz esateko dituen arrazoiak. Deigarriena, berriz, beste zerbait iruditzen zait: CAFeko langileen isiltasuna. Garbitzaileak plantillakoak ez direlako? Garbitzaileak beste inor baino hobeto bizi diren langile pribilegiatuak direlako? Haien eskariek enpresaren etorkizuna kolokan jartzen dutelako?

... ala garbitzaileak emakumeak direlako?

derzu
derzu dio:
2012/07/24 13:04
sexuak ez du zerikusirik. berdin-berdin gertatzen da, CAFen bertan, ingeniari eta teknikoen artean. eta gizartean orohar. kalera ateratzen diren medikuek zer eskatzen dute, zerbitzu egoki bat ala eurentzako lana? noiz hasi dira kexatzen funtzionariak? orain. kasualitatea, ezta? orokorrean, kalera ateratzen gara gurea -uler bedi "gurea" interes indibidualen batura gisa, ez interes kolektibo gisa- kolokan ikusten dugunean. halako ilun ikusten dut nik.
bigkerman
bigkerman dio:
2012/07/24 21:36
Horrela da, bai. Gutxi dira eurengain zuzenean ezer pairatu gabe mugitzen direnak eta dihardutenen gehiengoak ere ezer gutxi molestatzen du. Asko izan (15M mugimendua kasu, duela urtebete) zein gutxi izan, mobilizatzera animatzen direnek ere laster ikusten dute euren ekintzekin ez dutela gauzen norabidea aldatzen. Hainbat gauza falta zaie: batetik konstantzia, amore ez ematea gertatuak gertatu; bestetik, elkartasuna, egoera latzak elkarri lagunduz hobeto gainditzen dira eta; azkenik, eta batez ere, "aurkari"arekiko parekotasuna: izan ere, erreibindikazioak ezin dira nork bere eskuak - nolabaiteko etika dela eta - lotuz defendatu... eta askotan, haren arma boteretsuena BELDURRA da, ez gehiago, ezta gutxiago ere.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.