Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Idazlea, idazleei buruz

Idazlea, idazleei buruz

xme 2016/02/23 12:20
Jon Ariza De Miguel idazle bilbotar bat da, udaberri honetan bere lehenengo liburua kaleratuko duena: "Ohe hotzak" eleberria. Dohain pila eta sentiberatasun berezia ditu idazleak; adibidez, honetaz eta hartaz gogoeta erne eta zirikatzaileak egiteko gaitasuna. Hona nobelako pasarte bat, irakurritako liburu bati buruz diharduena:

Mesanotxean bertan hiruzpalau liburu nituen, hautsak estaltzen hasita. Hauetako bat, kasu, aurreko urteko salbuespen gisa erositako horietako bat. Idazle ezagun, famatu, loriatu biren arteko elkarrizketa jasotzen duena, liburuen inguruan dihardute biek, irakurritako kritiken arabera ezagutza putzu diren bi horien arteko solasalditxo hurbil eta lasaia, epela, lagunartekoa, bizitzaren ilunabarrean. Ilunabarrarena ez dut inon irakurri, baina nabaria zaie. Eta zer? Ganorazko iritzi bat topatzeko orrialde luze bi irakurri behar, lekuz kanpoko datu eta lerdokerien artean ezkutatuta. Ni ni ni, nirea nirea nirea, badaukat badaukat badaukat, egin dut, egon naiz, esan nuen, idatzi nuen, argitaratu nuen, zein originala naizen.

Pi
Pi dio:
2016/03/07 17:08
Liburua, hain zuzen, "This Is Not the End of the Book" da...
Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren dio:
2016/03/07 17:23
eskerrik asko.Eco + Carrière beraz. Lagun batek esan zuen: ziur Auster + Roth direla.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.