Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Ez da erraza progresista izaten

Ez da erraza progresista izaten

xme 2012/07/17 18:18
Zalantza baino ziurtasuna nahiago izaten dugu, eta ideologiak (zeinahi dela ere) asko laguntzen digu horretan, edozein galderaren aurrean erantzuna prest edukitzen; adibidez progresista baldin bazara, berez datozkizu beste hainbat -ista: feminista, ekologista, antirrazista... baina batzuetan arazoak sortzen dira denak batera izaten.

Kontraesan horietako bat aipatu zuen aurrekoan Pedro Ugartek sarean, xalo bezain gaizto galdetu zuelarik zer pentsatzen zuen mugimendu ekologistak Asturiasko meatzarien protestez, jakinda ikatza erregaitzat erabiltzea energia lortzeko efizientzia gutxikoa eta kutsadura handiko teknika dela.

Dena dela, mezu hau idaztera oraintxe kontatu didaten pasadizo batek bultzatu nau. Izenik esango ez dudan herri batean, aurreko gau batean, gizon gazte bat ligatzera atera da; gizonezkoak gustatzen zaizkio, eta gustuko mutil bati "sartu" zaio taberna batean; mutil horri, baina, oso gaizki iruditu zaio ligatze-saioa, iraingarria nonbait, eta ostiaka ekin dio. Mutil hori, orain arte ez dut esan baina, ijitoa da.

Ijitoaren kontrako jarrera zabaldu da, baina halakoetan oso erraz bihurtzen da ijito baten kontrakoa ijito guztien kontrako. Nahi izanda ere, ezin espero daiteke ijitoen komunitateak bere kide horri errieta ematea, bere jokabide onartezina dela eta: beretarren arteko elkartasunak eta beren kultura matxoak debekatzen die. Baina kultura matxo bat onargarria al da, multikulturalista izanda ere?

Leire Narbaiza
Leire Narbaiza dio:
2012/07/17 19:42
Aupa, Xabier!
Asko gustatu zait posta. Hausnartzeko ere ematen du, burua bueltaka erabiltzeko.
Zorionak bide honi berrekiteagatik, eta horrela segituz gero, datorren ikasturtean beste artikulu iturri bat gehiago ikasleekin erabiltzeko!
Mila esker!
Laztan bat!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.