Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Denbora eta agenda

Denbora eta agenda

xme 2012/07/10 08:47
Lehen paperezko agendekin gertatzen zitzaigun: agenda zaharra ia puskatuan zegoela-eta, hango izenak berri batera pasatzean ohartzen zinen denboraren joanak utzitako arrastoez: honekin aspaldi galdu nuen harremana, beste hori auskalo nora joan zen, harakoa beharbada hila...

Gaur egun, paperean ez baina eskuko telefonoan izaten dugu agenda, eta segapotoa aldatzean, batzuetan gertatzen da kontaktu batzuk ez direla txartelean gorde, eta banan-banan sartu behar dituzula; eta horra berriz ere lehengo sentipena: honekin... gustura egongo nintzateke, beste horrek deituko balitz, edo, gero eta sarriago: eta hau nor da?

Luistxo
Luistxo dio:
2012/07/10 09:01
Agenda, nire kasuan, "lainoan" dago, Googleren zerbitzuetan, eta sinkronizatzen zait handik mugikorrera...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.