Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Mozorro-festa

Mozorro-festa

xme 2004/11/30 08:00

(Sarean hara eta hona ibiltzen den orbelaren gisa, Brasildik iritsi zait istorio bat, txistearen eta ipuinaren artekoa, gurera egokiturik eskaintzen dizuedana).

Bikote gazte bati gonbidapena etorri zitzaion, mozorro-festa batera joateko. Eguna iritsi zenean, ordea, emakumeak egundoko buruko mina zeukan, eta senarrari eskatu zion joateko bera bakarrik. Mutilak ezetz, ez zuela bakarrik joateko asmorik; neskak baietz, pena zela beragatik festa galtzea. Azkenean, hor joan zen gizona, Drakularen mozorroa jantzita eta emaztea ohean utzita.

Emakumea, ordubete lotan eman ondoren, guztiz sendaturik esnatu zen. Erlojuari begiratu eta festara joateko oraindik garaiz zebilela ikusi zuen, hasi eta gero iritsi arren. Beraz, jantzi bere geisha mozorroa eta hara abiatu zen.

Bidean pentsatu zuen senarrak ez zuela ezagutuko mozorro horrekin, berak bakarrik erosi baitzituen bienak, eta aukera ona izan zitekeela, beraz, ikusteko nola jokatzen zuen gizonak bakarrik zegoenean.

Iritsi da mozorro-festara, eta hor ikusi du bere senarra, Drakula mozorropean, kabareteraz jantzitako emakume batekin estu-estu dantzan. Txoko batean geratu zen emaztea, gizona dantzatik muxuetara eta muxuetatik xirrietara nola igarotzen zen begira.

Halako batean, gehiago eutsi ezinda, bikote dantzariarengana jo, kabaretera bultzada batez baztertu, eta berak eman zion muxu luze eta bustia bere senarrari. Drakula hura pozik, beso artean nor zeukan konturatu barik. Emaztea ere ohartu da gizonak ez dakiela bera nor den, eta jokoan jarraitzea erabakitzen du, noraino iristen den ikusteko.

Noraino Azkeneraino iritsi dira, komunean sartuta larrutan bero, mozorroak erantzi gabe eta elkarri ia hitzik egiteke. Emaztea lasai dago batetik, bere senarrarekin egin baitu txortan, baina amorratuta bestetik, bere gizona nolako hipokrita eta zakilberoa den ikusita. Mozorroa han bertan kentzeko tentazioari eutsita, desagertu egingo da bat-batean, bere Drakula hura harritu bezain gustura lagata.

Etxera iritsi eta ohean sartu da emaztea, geisha mozorroa berriz ere armairuan sartuta. Ernegazioak erretzen dio barrena, eta ezin du ez lo egin ez irakurri ez ezer egin, bere senar faltsuaren zain dagoen bitartean.

Gizona ere iritsi da etxera halakoren batean, nekatu aurpegiz eta Drakula mozorroa eskuan dakarrela.

"Eta? Zer moduz festan? "galdetzen dio emazteak.

"Betikoa, badakizu. Zu ez bazaude, ez dakit zer egin ere halakoetan.

"Dantza pixkaren bat egingo zenuen hala ere.

"Dantza? Ezta batere.

"Neskaren batekin berriketan egongo zinen behintzat, ezta?

"Bai zera. Iritsi orduko, han ikusi ditut Imanol-eta, Iñigo-eta, eta etxeko bazter batean egon gara, gau osoan musean.

"Musean? Beste guztiak parrandan zebiltzan bitartean?

"Ez nolanahiko parrandan gainera. Bera ezer gabe etorri dela-eta, Gorkari utzi diot nire mozorroa, eta, esan didanez, sinestezina izan omen da gau honetakoa.

etiketak: Saski Naski
apostata
apostata dio:
2004/12/01 13:05

FOAF polita, Xabier Idatzi ipuin bat horregaz, eta seguru hurrengo antologian agertuko zarala ;-)

xme
xme dio:
2004/12/01 14:40

Jatorrizko bertsio brasildarra ezagutu nahi duenarentzat; Ipanemako garotak imajinatuta beste grazia bat dauka, noski.

VOCÊ ACREDITA NA FIDELIDADE MASCULINA?

Um jovem casal foi convidado para uma festa a fantasia. A esposa acabou tendo uma terrível dor de cabeça e falou para seu marido ir sozinho. Ele falou que não queria ir sozinho e ela disse que não era justo ele perder a festa. Assim, ele pegou a fantasia e saiu. A esposa, após dormir uma hora, acordou sem a dor de cabeça e, como ainda era cedo, decidiu ir festa. Como seu marido não sabia como era sua fantasia, ela achou que ia ser uma boa oportunidade de assistir ao comportamento de seu marido quando ela no estava por perto. Chegou na festa e logo viu seu marido na pista de dança, dançando com uma bela mulher, beijando aqui, passando a mão ali, etc... A esposa foi chegando ao seu lado, insinuando que estava disposta a iniciar algo "mais agitado" com ele. Ela deixou ele ir até onde quis; afinal ele era seu marido. Ele sussurrou algo em seu ouvido e ela concordou. Foram para o carro e fizeram "aquilo", sem retirarem as máscaras. Logo após, ela o deixou e foi embora pra casa, sem se revelar, e voltando pra casa imaginando qual seria a explicação que ele daria sobre seu comportamento na festa. Quando ele chegou, ela estava lendo um livro na cama,perguntou como foi a festa: - Ah, a mesma coisa de sempre. Você sabe que eu nunca me divirto quando você não está. - Mas, você nem dançou com ninguém? - Meu bem, eu não dancei nem uma música com ninguém! Quando cheguei na festa, encontrei o Zeca, o Marco, o Toninho e o resto da moçada e resolvemos ir para um canto da cozinha e ficamos jogando poker a noite inteira. - Mas vou te dizer uma coisa . . . - O cara que pegou emprestado minha fantasia, disse que teve uma noite incrível !!!

NUNCA DUVIDE DA FIDELIDADE DE UM HOMEM ! ! ! SOMOS TODOS FIEIS . .

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.