Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Ondo iruditzen zaidalako

Ondo iruditzen zaidalako

xme 2004/11/29 08:30

Ez naiz agiri eta paper ofizialen zalea.

Hala ere, 14 urte nituenetik daukat DNIa, legeak behartuta, nire espainiartasunaren frogagiria.

Orain dela urte batzuk, ENA txartela atera nuen (Euskal Nortasun Agiria, talde partikular batek egina). Apur bat folklorikoa iruditzen zitzaidan poltsikoan euskal karnet bat eduki nahi hori, baina Durangoko Azokan ikusten nituen lanean, beren borondate on guztiarekin, eta nik ere izena ematea pentsatu nuen.

Orain, berriz, EHNA ateratzeko burubideak egin berri ditut (Euskal Herriko Naziotasun Aitormena, ezker abertzaleko Udalbiltzak bultzatu eta antolatua). Ez nau askorik konbentzitzen erakundetze paralelo bat sortzeko irrika horrek, instituzionalizazio alternatiboa gure herria eraikitzeko estrategia gisa. Dena dela, arrakastarik izango ez balu ere, ez dadila izan nire laguntza faltaz. Eta gaur-gaurkoz euskal erresistentziari edo disidentziari edo insurjentziari edo kontrabotereari laguntzeko modu erraz eta arrisku gutxikoa denez (gaurkoz diot, ze, auskalo bihar agiri hori atera dutenen zerrendarekin zer egin dezaketen epaitegi espainiarretan), bada, aurrera.

Larunbatean izan nintzen paperak eta patrifilioak betetzen; eta hantxe zain nengoela, Goierriko Hitza-ko kazetari bat etorri zitzaidan galdezka, zergatik atera behar nuen zorioneko EHNA. Zer esan behar nion? Aurreko guztia? Erantzun labur eta errazagoa bota nion, ez da oso zehatza ez guztiz egia baina: ondo iruditzen zaidalako.

etiketak: Saski Naski
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.