Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Nik ere nahi nuke poema lotsagabeak egin

Nik ere nahi nuke poema lotsagabeak egin

xme 2004/11/18 10:32

Nik ere nahi nuke poema lotsagabeak egin
Esan, adibidez, koka eta whiskya nahasten ditudan gauetan ez zaidala altxatzen
Edo altxatu eta ez zaidala jaisten, berdintsu dio.

Nik ere nahi nuke espeirentzia exotikoak kontatu
Esan, konparazio baterako, Malaysiako ilunabarrek kolore berezia daukatela hango neskatxen larruazalean
Edo mutikoen ipurmasailetan, zergatik ez.

Nik ere nahi nuke abentura kilikagarrien protagonista izan
Esan, esate baterako, atseginez oroitzen dudala tifoien burrundara ontziko txopan
Edo balen ziztua belarri ertzean, behin halakoak esaten hasita.

Nola esango dut halakorik ordea?
Hiritar prestuarena dut bizimodua
Are gehiago: fraide burumotzarena dut bizimodua
Hala hautatu nuelako edo bestetarako talenturik izan ez dudalako.

Nire pena, beraz, ez da hamaika birjinaren iturritik edan ez izana
Ezpada
Halakoak gezurretan bada ere asmatzeko gauza
Ez izatea.

Beasain, 2004-11-13

etiketak: Sorkuntza
apostata
apostata dio:
2004/11/18 15:09

Ai, ai, ai... hi be idazle virgoebaslea izan guran ala? ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.