Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Hamar bat urte izango nituen

Hamar bat urte izango nituen

xme 2004/11/11 08:47

Hamar bat urte izango nituen
Eta lau lotsa barrenean
Ez nekien igerian
Ez nekien bizikletan
Ez nekien txistu egiten
Ez nekien zabuan neure kasa ibiltzen.

Eskolan azkarra izan arren
Gainerakoak baino tontoagoa nintzela etsita nengoen
Ez bainekien igerian ez bizikletan
Ez txistu egiten ez zabuan ibiltzen
Gauza inportanteak denak ere
Nahiz niri askorik inporta ez.

Ikasi nuen bizikletan halako batean
Ikasi nuen igerian
Ikasi nuen zabuan neure kasa mugitzen ere
Ez nintzen horren tontoa halere.

Hogeita hamar urte iragan dira ordutik
Azken hogeietan ez naiz ibili bizikletan
Igerian ere ezer gutxi
Zabuan ibiliko nintzateke baina lotsa ematen dit
Txistu egiten ez nuen ikasi ordea
Eta horrekintxe akordatzen naiz ni.

Donostia, 2004-11-09

etiketak: Sorkuntza
Elena
Elena dio:
2005/08/16 16:10

Garai batean inportanteena iruditzen zaiguna lortzen dugunean ahazten dugu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.