Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Maite dut gidatzea

Maite dut gidatzea

xme 2004/11/04 07:53

Maite dut gidatzea. Lehen ez.
Autoan sartu orduko irratia pizten dut
Musika hutsa emango duen emisore baten bila.
Eta botoia sakatzearekin batera amatatu bezala egiten ditut
Burua betetzen zidaten kezkak.

Gustatzen zait gidatzea. Lehen ez.
Lehen sufritzen ematen nuen autoa martxan zegoen denbora guztia.
Urduri jartzen ninduen neure autoaren mugimenduak
Urduriago besteenak.
Orain, arima estutzen didaten korapiloak ahazteko,
Asfalto beltzean kilometroak jaten ditut
Argi ñirñirkarien artean autobide zabaletan
Bolantea ezker-eskuin erabiliz estrata meharretan.

Pozik joaten naiz gidatzen. Lehen ez.
Horregatik dut esperantza
Egunen batean jakingo dudala
Neure bihozmin hau menderatzen
Mila zatitan txirtxilatu gabe.

(Beasain, 2004-11-1)

etiketak: Sorkuntza
Patxi
Patxi dio:
2004/11/04 11:34

Jakina. Zuk ez daukazulako, nik bezela, desguazean erositako 4. eskuko kotxe-irratia, eta ez zeralako ibiltzen, estresak jota, esku bat bolantean eta bestea emisora-gurpilean etengabe, zarata ixiltzeko asmoz, ondo sintonizatzeko mirariaren bila.

Asko gustatu zait olerkia.

jg
jg dio:
2004/11/04 11:02

Xabi, dinoenez, konduktore onak idazle txarrak dira; eta idazle onak konduktore txarrak... Edozelan be, gidatzea maite dozula esan dozu, baina horrek ez dau esan gura ondo gidatzen dozunik. Zorionak, ba, ondo idazteagaitik. Julen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.