Ez dakit itxaroten
Ez dakit itxaroten
Ez dut ikasi ezer egin gabe lasai egoten
Zerbait behar esku artean
Besterik gabe zain egon behar baldin badut.
Beste batzuek zigarroari heltzen diote halakoetan
Zerbait egitearen eta ezer ez egitearen arteko ekintza perfektua
Baina horretan ere ez dakit nik.
Liburu bat izten dut horrelakoetan lagun onena
Edo paper muturren bat irakurtzeko liburuen faltan
Eta ez libururik ez paper xarrik ez baldin badut
Neronek idatziko dut poema antzeko bat
Besterik ezean.
Zapian jauna erabat zuzen da. Zure egonezin eta ezin soseatu hori gabe euskal kulturak orokorrean eta literaturak partikularki dexente galduko luke beraz espero dut luze jotzea zure gaixotasun horrek. Beste batzuk okerrago gaude, azken aldian ez ganorazko ezer irakurri (eguna egunkaria demonioak letzen pasatzen zaigu), ez idatzi... nahiago hiperaktibotasunak joa izatea paralisiak baino. Segi zurean eta aberastu euskal plaza luzaroan. Joder, ilun xamarra atera zait oharra.