Ez adiorik
Joera izaten dugu jendea joan eta gero beraiekin akordatzeko, gure artean izan ziren artean erakutsi ez genion esker ona adierazteko. Gaur Berria-n elkarrizketa dator Laxaro Azkunerekin, Herri Irratia uzten duela-eta (egiazki, kendu egin dute bertatik, aspaldian egiten ari diren birmoldatze, gastu-gutxitze edo dena delakoaren ondorioz).
Hogeita bat urte eman omen ditu bertan. Hogeita bat urte horietan, askotan entzungo nuen, eta ez gutxitan parte hartu, zerbait egin nuela-eta elkarrizketa laburrak egin baitizkit sarritan, euskal kulturan dabilen ia edonori bezala. Baina, aldi horretan, ez dut uste inork Laxarori berari elkarrizketarik egin dionik, eta egindako lana aitortu ere apenas.
Beste bat bere plaza uztera doana, Maite Rementeria "Etiam" blogista zoragarria da (eibar.org/blogak/maite). Lehen ere aipatua dut bere lanekiko mirespena, eta noizbait gure artera itzuliko den esperantza agertuko nahi nuke hemen.
Laxaro Azkuneri ARGIA astekarian egindako elkarrizketak:
1992-03-15;$BaseNumber=08&$Fitxa=+++++17089&CmdGetModel=KAPSULA.HTMLMOD.ONMODELK
1989-11-19;$BaseNumber=08&$Fitxa=+++++16563&CmdGetModel=KAPSULA.HTMLMOD.ONMODELK