Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Momentu poetikoa (II): Iturreta

Momentu poetikoa (II): Iturreta

xme 2006/05/30 14:46

Joan den asteko larunbatean, Karmel aldizkariak bere kolaboratzaileei urtero eskaintzen dien bazkaria. Aurreko bi urteetan ere gonbidatu naute, baina aurten agertu naiz lehenbizikoz.

Markinako karmeldarrak ditugu antolatzaile, eta Julen Urkiza anfitrioi. Sukaldariaren izena ahaztu zait galdetzea, baina egundoko bazkaria eman digu Iturreta auzoko elkartean.

Parajea ederra, eguraldia zoragarria, jatekoa bikaina, eta giroa ezin hobea. Une magikoa, baina, bazkariaren amaiera aldera iritsi zen, Balendin Aurre Apraiz kantari hasi zenean.

Aurre Apraiz, Ajangizen 1912an jaioa, 36ko gudari beteranoa, euskal poeten dekanoa, bere 94 urtean gizon gordina. Isil antzean baina apetitu onarekin egon zen bazkari bitartean; postrearen orduan, berriz, ahots zoli eta eztarri indartsuarekin ekin zion kantari, berak bakarrik, balada zaharrak eta abesti sabindarrak tartekatuz:

"Askatasun-eguzkia / Basotik urten da, / Bere argia edonon / Arin zabaltzen da. / Itxartu zaiz, bizkattarrak, / Aupa, euzkeldun gustiak / Gora, gora antzineko lagiak!"

Anton Mari Aldekoa-Otalora koruak egiteko gertu, Jabier Kaltzakorta esne-bitsetan, entzule gehienak legez, Luis Baraiazarra aldamenetik zirika: "Zelan zan praketan txixa eite'eben mutiko biena?", eta Balendin berriz ere kantari:

"Txomin eta Martolo, / Tabernako atian..."

etiketak: Saski Naski
Window
Window dio:
2006/06/03 02:30

Ta zure herkidearen arabera, holakoak omen dira "bentanie"-ta esaten dutenak, ez?

;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.