Kutixia guztiak ematen dizkio
Bilbo aldean nenbilen, eta, autoa ahal nuen tokian utzita, batetik bestera trenez mugitzea erabaki nuen. Bagoia bete samarrik, eta ezin saihestu aldamenekoen solasa entzutea.
Bi emakumezko, bata berritsua eta bestea isila. Kalakaria hor ari zen, bere etxeko kontuak gora eta behera:
"... ta nire senarra beldur da, nola lanetik berandu etortzen den eta gutxi ikusten duen, ez duela maiteko. Eta orduan zer egiten du? Kutixia guztiak eman: orain patata frijituak, gero ez dakit zer... Nik, ordea, komeni zaiona bakarrik, eta bere orduetan. Bestela, noski, gizendu egiten da eta..."
Ama baten kezkak, pentsatuko duzu, nik pentsatu nuen bezala. Handik gutxira, baina, ohartu nintzen umea ez baina kumea zuela mintzagai, txakurkume bat alegia.
Arin irakurri dut, eta, noski, gaizki ulertu. "... ta nire senarra beldur da, nola lanetik berandu etortzen den eta gutxi ikusten duen, ez nauela maiteko". Horixe ulertu dut. Senarra miopea, nekatuta etortzen dela eta "beste hortararako" gogorik gabe. Zerbaitek fallatzen zuelakoan, bigarrengoan ulertu dut. A!, Xabier, eta metroan ba al da metrosexualik?