Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Gora euskal esentziak

Gora euskal esentziak

xme 2006/05/04 09:01

Joan den asteburuan. Eguraldi ederra, bazterrak berdatzen, eguzki epela eta haize freskoa kanpora ateratzeko gonbidatzen. Urrutira gabe, etxe inguruan hautatu dugu egurasteko lekua: Oianguren parke publikoa.

Leku zoragarria: zelaiak eta basoak, han-hemen mahaiak eta barbakoarako sutegiak. Eta jendea nonahi: batzuk eguzkitan, besteak paseatzen, umeak endredatzen, gogaikarrienak arkume-txuletak erretzen.

Ekosistema joriarekin batean, deigarriena han bildutako jendetzaren jatorri- ugaritasuna: baziren errumaniarrak eta eslaviarrak, hegoamerikarrak, ijitoak, hegoaldeko espainiarrak... Pentsatzen jarrita, ez da zaila arrazoia igartzen: debaldeko denbora-pasa eskaintzen du parkeak, eta diru-sarrera eskasak dituen etorkinarentzat nekez asmatuko da asteburua familian edo lagunekin pasatzeko plan hoberik.

Horra beste arrazoi bat, Ordiziako Udal Txit Klasistak parke horren izaera publikoa baztertu eta golf-zelai pribatu bihurtu nahi izateko. Bazterrak txurrianoz eta hezurbeltzez betetzeaz gainera, esango dute, ez dute txakur txikirik gastatzen.

Eguna luzea dela-eta, beste ingurune bat ere ikustea pentsatu genuen, eta Larraitza jo genuen gero, Aralarko larreak zabaltzen zirela-eta, giro polita egongo zelakoan. Giro euskaldunagoa ere bai seguru asko. Zaldibiatik gora gindoazela, artalde bat, haiek ere gure bidean. Eta aurrean artzaina, Joanesen oinordekoa: indio peruar arraza puru-purukoa.

Lastima ez zaidala gazta gustatzen, bestela hantxe bertan egingo nuen tratua.

etiketak: Saski Naski
oier g
oier g dio:
2006/05/04 22:26

Markinan ba da Barroeta torria, Ondarrurutz zoiazela eskuman, luzia, illuna, hondatua, ederra. Basarrixa da eta jente normala bizi da bertan. Aurreko baten, bertako nagusixa ikusi neban morroiakin soluan biharrian, traktorra kargatzen eta. Morroia bal-baltza, Senegaldarra. Eta oso pozik geratu nintzan. Paternalistia izango naiz?

Gaztelako bat
Gaztelako bat dio:
2006/05/04 18:04

Eta zer nolako begirunea diote etorkin horiek zuen hizkuntza maiteari? Guk betidanik eduki dioguna baino txikiagoa? Edo agian zuetako hainbestek egiten dutena ere egiten dute, alegia, maitatu asko baina hitz egin gutxi?

matxalde
matxalde dio:
2006/05/04 16:22

Peruarrak, zailduak mendian, zailduak bakarrik egoten,zailduak bizi-baldintza txarretan. Zer kobratzen dute? Zein baldintzetan daude? Noiz arte? Segurtasun Sozialik ba al duten? ??? Eta ez al ziren joan euskaldunak ere artzain? Ereiten duenak jasotzen (omen)du.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.