Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Igandekoak (II): Tarfaya

Igandekoak (II): Tarfaya

xme 2004/09/19 17:00

Dadud Aoulad-Syad marokoarrak "Tarfaya" ekarri digu, Dupeyron frantziarrak bezperan bezala Europan sartu nahi duten emigranteen gorabeherak kontatzen dizkiguna, Afrikako kostaldeko ikuspegitik baina.

Beste aldetik

Emakume gazte bat da Miriam, filmeko protagonista. Lehorreko bere bizilekutik Fuerteventura uharte espainiarraren pareko herrixka batera iritsi da, nondik edo handik inguratu duen diru guztiarekin, beste alde horretara pasatzeko asmoz. Gauzak zaildu egingo zaizkio: iruzurren beldurra, kontaktu egokia lortzeko arazoak, bera limurtu nahian dabiltzan gizonezkoak uxatu beharra...

Abarrotsik eta melodramarik gabe erakusten zaigu gizarte-problema larri bat, Afrikako ikuspegitik baina. Europan kexu gara, "beltz" edo "mairu" gehiegi datozela-eta, geure bizimodu erosoa aldatuko den beldurrez; han, berriz, miseriatik alde egin nahia daukate, batetik, baina gazteek alde egin ahala gero eta etorkizun beltzagoaren susmoa, bestetik. Perspektiba aldatzen da, baina lotura hortxe dago; pertsonaia batek gure zibilizazioko gau-argiei begira dioen bezala, "Zenbat eta argiago han, ilunago hemen".

Erritmo lasaian

Filmaren asmatzeetako bat arazoa abstrakzioan kontatu ordez kasu jakin bat kontatzea izan da, drama orokorraren zantzuak ere ematen zaizkigun arren, han-hemen: itsasoak dakartzan gorpuak, txaluparen zain daudenen begiradekin egindako casting izugarria... Mataza, baina, Miriamen inguruan biltzen da, zenbait harirekin: bere lehengo etxekoandrearen jazarpena, polizia-buruaren gurari ilunak, Hassan gizajoaren desira...

Erritmo lasai batean dago kontatua filma, basamortu mugagabearen tankeran, irudi merkea onartzen bazait. Niri film irandarren estiloa etorri zait burura, jende normala gauza normalak egiten grabatze hori, nahiz eta komentario hau badaezpadakoa izan: zinema islamdarrean irandarrak besterik ezagutu ez eta haiekintxe lotu; iritsiko ahal da gehixeago ikasiko dugun eguna. Bitartean, maisu irandarren emozio-maila lortzen ez badu ere, ez da aukera txarra "Tarfaya" hau hango berri edukitzen hasteko.

etiketak: zinema
eman
eman dio:
2006/08/22 15:04

[URL=http://www.heet-grietjes-ejaculatie.s3xs.com] heet grietjes ejaculatie[/URL] hf http://www.gangbang-putas-menstruando.8insesto.com hf camaras infragantis anale

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.