Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Inbidia ote da?

Inbidia ote da?

xme 2006/04/10 16:22

Opor usaina bazterretan. Ni neu lanean ordea. Bost eguneko jaia ez da berez txori-kaka, baina bi aste oso hartzen duen jendearen aldean, ba, gutxi-gustua uzten dizu.

Hortaz, zerbaitetan bada ere irakaskuntza ertaineko nahiz unibertsitateko nire lagunen pare sentitzeko, hurrengo egunetan ez dut blogean idatziko. Eta datorren astean, ikusiko dugu.

Opordunek nahiz oporgabeek, ondo pasa!

etiketak: Saski Naski
ptx
ptx dio:
2006/04/10 19:33

Ba Xabier, nire iritzian blogean idatzi beharko zenuke, behintzat lanean daudenek, denbora zertan igaro euki dezaten, blogetan irakurtzen adibidez...

Zuk zeuk ere, lana albo batera laga, eta posteatzean zure burua hobeto sentituko duzulakoan, gainera.

Besteak oporretan daudela, ba gu jo ta fuego betikoan... tregua barik.

Irakasle jendea, jende aspertua iruditzen zait, klasean bezala kalean ere.... baietz datorren aste oso kexuka pasa, 5 egun barru lanera hasi behar dutela eta...

Bizitza osoa lanaren bilatzen, eta gero...

Jozulin
Jozulin dio:
2006/04/12 16:10

Ba ni banoa sei egunetarako kanpora eta itzuli ondoren ere oporretan jarraituko dut. Irakaslea naiz eta lanean nagoenean,ziurta diezazueket, marroi pila bat izaten dut gainean. Dena dela,lagunok, zenbat eta opor gehiago,orduan eta hobeto, zer nahi duzue esatea. Mentalidade honekin ez dugu herririk altxatuko baina... Ondo pasa!

ptx
ptx dio:
2006/04/12 13:08

ez zara aspertzen ezta? gaztea zarelako, gogoa duzulako.

lana beti? igual emakume izateak ere lana nonahi ikustea dakar.... ez dakit nik, hori pentsatzen hasita nago.

Baina, irakasleetaz esan dudana esperientzia pertsonaletik esana da. Ez dira denak horrelakoak, ez ditut danak halakoak izan... baina asko bai.

zure ikaslea izan nahi nuke, aguantatu bai?

gero arte, segi lanean...

ktx
ktx dio:
2006/04/11 13:24

Ptx, ni ez naiz aspertzen. Nahiko nuke batzuetan, ez pentsa. Baina ezin. Ez bada gauza bat, beste edozein. Eta etxetik lan egitearena: hori inbento zitala hori! Ez dago bulego batean topa dezakegun distraziorik, kafe-makinarik, lankide astunik, bilerarik..., dena da lana! Eta noiz eman bukatutzat etxean emandako laneguna? Beti geratzen da zerbait egiteke. Terriblea benetan. Benetako oporrak: etxetik kanpo pasatzen direnak, bestela ez dira oporrak.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/04/11 12:21

Inbidia ote da?

Bai, jakina. Eta neuk be badeukot. Inbidia "osasuntsua", hori bai. Eta ondo ibiliko gara, gastau barik, amamek esan legez.

Ricardo
Ricardo dio:
2006/04/10 23:40

Bi aste? Nire erresuma bi asteko oporren truke?

Baina benetako oporrak, e!, ez eskolarik gabeko bi aste, ez baita gauza bera, inondik ez.

Batzuek bost egunetan bederen lana zer den gogoratuko ez dutelarik, irakasle honek eta beste hainbatek etxean (etxean ere lan egiten delako, zenbaitek batez ere etxean) lan egiten jarraituko dugu; aste santuan, aste laikoan, aste zurian eta aste beltzean, lan eta lan.

Nire pare sentitu nahi baduk, Xabier, bi aste hauetan egunero hiruzpalau orrialdeko mezua idatzi.

Edonola ere, opor onak izan, luzeak zein laburrak!!

matxalde
matxalde dio:
2006/04/10 23:15

"Eta datorren astean, ikusiko dugu." Horrek zer esan nahi du: agian ez duzula idatziko ala elkar ikusiko/irakurriko dugula? Ongi etorriak arimak, enkoniatuak badira ere. Ñoñostiarrei dedikatua? Aste "Santua" izan bedi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.