Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / ta urte askotarako!

ta urte askotarako!

xme 2006/03/10 13:03

Atzo jaso nuen etxean Jakin aldizkariaren azken alea, 152.a. Urteko lehen alean ohi dutenez, Torrealdaik liburugintzaz egindako azterketak hartzen du toki nagusia (2004koa du oraingoan mintzagai); hortik aurrera, Toni Strubell Salamancan bahiturik zeuzkaten Kataluniako agiriez ari da, Idurre Alonso euskal irakurlearen tipologiaz, eta, egunen gurpilean atalean, Benito literaturaz, Suberbiola soziolinguistikaz eta Gaztelumendi teknologia berriez eta.

Hau ez da aldizkariaren erreseina egiteko tokia ordea, edo ez da hori nire asmoa. Izan ere, Jakin ahotan hartu badut, aldizkariak 50 urte bete dituelako egin dut. 1956an Arantzazun teologiako ikasle batzuek sortutako orri-sorta xume horrek bide luzea egin du, euskal kulturan pentsamenduari eskainitako agerkari nagusia izateraino. Nagusia eta ia bakarra.

Urrezko ezteiak esan ohi zaio 50. urteurrenari. Pasatako loria eta aintzazko uneak baino inportanteagoa da etorkizuna ordea. Kultur proiektu batek aurrera begiratu behar du beti, eta Jakin-ek asko du oraindik esateko, egiteko, emateko.

Dena dela, aitortza zor diegu orain arteko ibilbidea posible egin dutenei: Intxausti, Azurmendi, Agirrebaltzategi eta Torrealdaik osaturiko taldeari. Eta aitortzarekin batean, ohar bat: denak ere sasoi intelektual betean dabiltza, eta urte askoan iraun dezatela horrela, baina biologiak bere mugak ditu eta argi dago beraiek ezingo dutela izan hurrengo mende erdiaren protagonista. Frantziskotarren harrobiak eman du eman beharrekoa, eta beste mintegiren batetik atera beharko dira kimu berriak.

etiketak: Saski Naski
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.