Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Ezer egin aurretik

Ezer egin aurretik

xme 2006/02/28 12:26

Igor Anguloren heriotzaz ez nuen hitz egin nahi, isilik joatea erabaki duenak isilik joaten uztea merezi duelakoan, hala izan baldin bada behintzat. Atxiloketa-aldiko torturak, Euskal Herritik kanpo edukitzea, espetxe horretako euskal preso bakarra izatea... Kontu asko hartu litezke hizpiderako, baina beste bat gertatu zait deigarria.

Zigorra 34 urtekoa zuela irakurri dut, eta leporatu zizkioten delituak, berriz, hauexek: talde armatuko kide izatea, dokumentu faltsuak edukitzea, armak edukitzea eta leherkariak edukitzea. Hau da, ekintzarik bat ere ez. Poliziaren eraginkortasunaz hitz egin genezake, edo erakundearen egoera kaxkarraz, ekintzaileak ezertan hasi aurretik harrapatzen baitituzte.

Beste alderdi bati errepara iezaiozue ordea: komandokide izate hutsagatik 34 urteko zigorra; delitu desberdinak diren edo bakarrean integra litezkeen, ez naiz eztabaida juridikoan sartuko. Alderdi operatibotik, hala ere, argi dago haien batasuna. Eta argi dago, halaber, kode penalak eta sistema judizialak delitugile jakin batzuekin erakutsitako ankerkeria.

Eta gero eta gogorrago bihurtu nahi dituzte gainera.

etiketak: Saski Naski
AB
AB dio:
2006/03/02 13:30

Barka nire tekno-dorpezia... sakatu ta sakatu ibili nintzen eta mezu berdin edo antzekoaren errosario bat utzi dizut, Xabier. Ezabatu itzazu nahi baduzu.

Aitor Badiola
Aitor Badiola dio:
2006/03/02 01:43

Ta hispanoen herra disimula ezina pertsona baten heriotza sagardoz publikoki ospatu nahi izanaz?

Ta bertokoa omen den polizia hangoen legeak betearazten hemen?

Ta kiskalitako berebilengatik uluka ari dena ta gaztearen hilotza ziegan agertu ostean NS/NC jarrera hartzen duenaz, zer esan?

Welcome to our circus.

2006/03/02 01:42

Welcome to our fucking circus.

Aitor Badiola
Aitor Badiola dio:
2006/03/02 01:41

Ta hispanoen herra disimula ezina pertsona baten heriotza sagardoz publikoki ospatu nahi izanaz?

Ta bertokoa omen den polizia hangoen legeak betearazten hemen?

Ta kiskalitako berebilengatik uluka ari dena ta gaztearen hilotza ziegan agertu ostean NS/NC jarrera hartzen duenaz, zer esan?

Welcome to the fucking Basque circus.

b.
b. dio:
2006/03/01 01:28

  1. urtetako gazte euskaldun bat akabatu dute. Zertaz ari zarete eztabaidatzen?

Agur eta ohore.

kostaldeatik....
kostaldeatik.... dio:
2006/03/01 23:53

Igori agur duina ematen be ez dute utzi... batzuek hobe lukete gertakizunen aurrean isildu eta burua makurtzea...

Joxe
Joxe dio:
2006/02/28 18:13

Argi esanda, bai:

ETA erakunde armatuko boluntarioa. Bere bizia Euskal Herriaren alde eman duena. Agur eta ohore, Igor.

iruxemia
iruxemia dio:
2006/02/28 22:14

Ez nire alde. Ez dut Kristorengan sinesten. Errespetu osoz.

Eufemio
Eufemio dio:
2006/02/28 15:00

Eskuzabaltasuna:

1) "Erakundea".

2) "Komandokide izate hutsa".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.