Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Gure esku baldin badago...

Gure esku baldin badago...

Xabier Mendiguren 2006/02/27 14:40

(Astelehen inautez, Iparraldeko haurrideei, barkatuko nautelakoan)

(Negoziazio-mahai bat. Hor nonbaiten...)

-... eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa!

-Joder! Esan ez dizuegu ba hori gure eskumenetik kanpo dagoela?

-Gure herriaren zatia den aldetik, herri osoak izan behar du konponbidean partea.

-Baina beste estatu bati dagokio auzia.

-Guk estatuei egin diegu enplazamendua, negoziazio-mahaian eser daitezen.

-Eta hemen gaude gu. Frantziak egon nahi ez badu, ez da gure arazoa.

-Ba, hautsi egiten da negoziazioa.

-Nola hautsi egiten dela?

-Horixe. Bertan behera utziko dugu su-etena.

-Ez izan eroak! Zuen suizidioa izango da, ez al zarete konturatzen?

-Zuek ere ostia ederra hartuko duzue.

-Presoak kartzelan ustelduko dira.

-Ohituta gaude horretara. Baina PPkoek hauteskundeetan emango dizueten jipoioa...? Prest al zaudete horretarako?

-Izan gaitezen zentzudunak. Eser gaitezen, arazoak hitz eginez konpontzen dira eta.

-Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.

-Guk hor ezin dugula ezer egin! Gure borondate ona erakutsi dizuegu, Trebiñu eta Villaverde Turtziozekin.

-Hori ez da nahikoa.

-Zer gehiago eskaini dezakegu orduan? Gure esku baldin badago...

Isiltasun une bat; begi-keinua egin eta gero etorri da erantzuna:

-ERRIOXA!

etiketak:
Luistxo
Luistxo dio:
2006/02/28 13:59

Iparraldekoek barkatu behar dizute hau? Nik Permach eta Otegi Hegoaldekoak ikusten ditut ezinezko negoziazioa hori ezinbestekoa izango dela aldarrikatzen.

balaklaba
balaklaba dio:
2006/03/01 01:11

Txarregia txistea, kontuan hartuta horren erraz saltzen gaituzten (nerabe?) horiek direla "iparraldeko" euskaldunak ahazten ez dituzten ia bakarrak ahoa irekitzen dutenean. Besteek hutsaren truke saldu gintuzten ezdakitnoizko beherapenetan; baina agian bai, haiei grazia egingo die...

Urruñar bat Donostiatik xirikatzen.

ai
ai dio:
2006/03/01 22:57

Ai, ez dut aurkitzen mikroipuin hura, hemen kopiatzeko asmoa nuen. Jakintsuak ilargia seinalatu eta tontoa hatzari begira gelditu zen. Beste inor ez zen jabetu hatz horren azkazalean ilargia islatzen zela. Eta hari begira ustezko tontoa.

Barkatu sinopsi txarra, baina ipuina bilatzen jarraituko dut eta hemen kopiatuko dizuet, askotan hatzak ilargiak baino interesgarriagoak direla defendatzeko.

Ondo izan denok

ai
ai dio:
2006/03/07 22:05

Berandu eta gazteleraz. Baina hor doa agindutako mikroipuna. Egilea, Gabriel Jiménez Emán.

Cuando el sabio señaló la luna, el idiota se quedó mirando el dedo del sabio, y vio que se trataba del índice. Era un dedo arrugado, envuelto en una epidermis desgastada, cuyo tejido anterior se hacía tan fino que el espesor de la sangre, fragmentado en pequeños puntos rojos, se dividía a su vez en forma de tabique, debido a las líneas irregulares que en grupos de cinco separaban a las falanginas de las falangetas. Por la parte posterior, en la superficie de los nudillos, estas líneas eran más numerosas y parecían nervaduras de hoja, pues el sabio era tan viejo que la piel del nudillo era un pellejo de consistencia inerte, y hasta tenía ciertas marcas de los mordiscos leves que el sabio le había dado en los momentos de reflexión.

En los demás dedos del sabio había ciertos vellos, que el idiota apenas conseguía registrar con el ojo, tal era su concentración en el índice, distintos de aquellos por ser lampiño, con los poros más grandes y de una uña más pronunciada, curva y de una pátina tenue de amarillo. Su superficie se adivinaba casi tan lisa como la de un cristal, y brillaba. El contorno de la cutícula estaba perfectamente dibujado; no había en su línea cóncava ni el más mínimo desprendimiento. El nacimiento de la próxima uña, blanco y puntiagudo, formaba con la cutícula un óvalo que el sabio miraba a veces, encontrando en él una especie de centro universal cuyo significado desconocía. Se detuvo por fin el idiota en la parte superior de la uña, que coincidía exactamente con el nivel de la yema y cuyo borde se inclinaba hacia abajo. Allí el idiota vio, perfectamente reflejada y redonda, la luna.

Bazen behin
Bazen behin dio:
2006/03/01 13:54

"Ezdakitnoizko": horra kontu hauek beti estaltzen dituen lainoa.

balaklaba
balaklaba dio:
2006/03/01 19:04

Bai arrazoi duzu, beti bada batenbat hatzari begira gelditzen dena. "Telebistan" (adibidez) agertzen diren bakoitzean, alegia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.