Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Urteak kentzen ibiltzen bazara...

Urteak kentzen ibiltzen bazara...

xme 2006/02/24 13:53

Aspaldi konturatu nintzen zenbat gustatzen zaion jendeari txikitan ikusitako telebistako saioak komentatzea. Norbaitek aipatzen badu "La casa de la pladera", umetan hura ikusitako guztiak hasiko dira gogoratzen: "A, bai, Charles Ingels, eta itsu geratu zen hura, Laura". "Ez -esango du beste batek-, Laura beste alaba zen, itsu geratu zena Mary zen". "Eta nola zen atso sorgin hura...?". Eta abar.

Zaletasun horrek, noski, berehala sortzen ditu belaunaldi-kideen arteko loturak, elkarren ezezagunak izanik ere erreferentzia berberak dituztela ikusi bezain laster.

Hala ere, behin batean emakume batek konfiantzan esan zidan bezala, ez dago norberaren adinaren salatari ozenagorik zure txikitako saio kuttun horiek baino. "Los chiripitifláuticos" aipatzen duenak 45 urte inguru dauzka. "Un globo, dos globos, tres globos" dioenak 40. Mazinger Z, Heidi, Marco aipatzen dituenak, 35etik gora. Eta abar.

Horregatik esaten zidan neska horrek, bera Gabi, Fofo, Miliki eta horiekin hazitakoa izan arren, telebistari buruzko solasa sortzen zenean "La bola de cristal" aipatzen zuela beti, umetako oroitzapenetan.

etiketak: Saski Naski
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.