Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Estatuak esan gabe onartzen duena

Estatuak esan gabe onartzen duena

xme 2006/02/20 14:13

(aurrekoaren jarraipena)

Biktima mota batzuen eta besteen artean egiten den desberdintasun horren harira, lagun bati komentatu nion, zergatiak ulertu arren, zenbateraino iruditzen zitzaidan bidegabea, eta baita moralki inpudikoa ere. Lagunak ezetz, logikoa eta bidezkoa zela, estatuak emandako sari eta laguntza horien bitartez modu inplizituan onartzen ari delako bera dela babesten dituen biktima horien erruduna.

Ez dakit "nola?" galdetu nuen, ala nire isiltasunean irakurri zuen galdera eta harridura-ikurra, biak batean.

"Bai noski -jarraitu zuen lagunak-. Denok dakigu ezinezkoa dela delitu guztiak desagertzea, eta administrazioa ezin da erantzule izan ezustean norbaitek autoa lapurtu edo muturreko bat ematen badigu. Aldiz, indarkeria politikoaren kasuan, Estatua neurri batzuk hartzera behartzeko egiten dira delituak; Estatuak bestelako politika eginez gero, ez litzateke izango bortxa armatu hori. Hortaz, pertsona jakin batek sufritzen duen kaltea, estatuari eman nahi zaion muturrekoa da. Estatuak onartzen du, nolabait ere, berarentzako atzaparkada dela partikular horrek jasan duena, eta gehiagok ere jasango dutela etorkizunean, terroristen presioaren aurrean makurtzeko asmorik ez duenez gero. Beraz, ekintza edo krimen horien isilkako erantzulea den aldetik, normala ere bada kalte-ordain bat eskaintzea biktima horiei, eta ez besteei".

"Kontxo. Ba, horrela begiratuz gero..."

etiketak: Politika
Gaztelako bat
Gaztelako bat dio:
2006/02/20 18:29

Ba bai, gauza ederra da ba askatasuna. Ezta diktaduretan ere ezin zaio kendu jendeari askatasun hori, alegia, baten burua eingainatzeko askatasuna, are gutxiago tontuenei. Ba bai, gauza ederra askatasuna.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.