Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Sublimea bakarrik

Sublimea bakarrik

xme 2006/02/15 09:00

(Aspaldi poemarik sartu ez dudala-eta, gaur metaliteratura pixka bat)

Sublimea bakarrik
da poesiagai
nahiz eta sublime hori
arrunkeria izan.

Begira, idatzi duzun poema hori
sublimearen mailan ote dagoen
ala hartatik
arrunkeria bakarrik hartu duen.

etiketak: Sorkuntza
Kepa Ele
Kepa Ele dio:
2006/02/15 11:23

Metapoesia gehiago:

Poesia.

Egoera basatian

gatibatzen nau

Jozulin
Jozulin dio:
2006/02/15 14:40

Metapoesia (topiko) gehiago:

Poesia
zeu zara.
Baina, kontuz, ez beti.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.