Barrura sartzen zaizkizun gauza zorrotz, arrotz horiek
(Mezu antirromantiko bat San Balendin egunerako)
Telebista aurrean geunden, zabor horietako bat ikusten, eta aldamenean nuen emakumeak bota zuen:
"Ospetsu izatera iritsi nahi duten emakume horiek derrigorrezkoa dute gaur egun bi ohe klase zapaltzea: kirofanokoa batetik, halako ipurdia edo holako titiak jartzeko, eta zenbait gizonezkorena bestetik, programa honetan eta hartan atera ahal izateko. Ikuspegi moralista batetik, badirudi gaitzesgarriagoa dela aginte makila duten gizonezkoen hankartetik pasatu beharra, baina, pentsatzen jarriz gero, zer da gorputzarentzako eraso okerragoa: bisturi bati ala zakil bati sartzen uztea?"
Eta gizon kabroia tokatzen bazaik... Medikuarekin behintzat anestesiatua hago!