Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Begiak itsu, bihotza laxo

Begiak itsu, bihotza laxo

xme 2006/02/13 13:46

Mikrofonoa eta kamera bat hartuta galdezka hasiko bagina nor dagoen torturaren alde, batek ere ez liguke baiezkorik emango, ezta torturatzaileek berek ere, seguru asko. Elkarrizketa diskretuagoa balitz, orduan ere jende gehien-gehiena kontra, baita torturak babesten dituzten alderdietako kide eta boto-emaileak ere.

ETAren biktimenganako sentiberatasuna asko hazi dela esan ohi da, ez ikusiarena egiten zuten askok eta askok ez dute onartzen gaur bortxa politikoa. Horretan, dudarik gabe, eragina izan du komunikabideen lan etengabeak, bortizkeriaren ondorio makurrak eta hura pairatu dutenen mina behin eta berriro erakutsiz.

Tortura, aldiz, nork ikusi du? Zuzenean, sufritzen eta sufriarazten duenak beste inork ez. Baina erreportaje, argazki, elkarrizketa eta abarretan ere, noiz, non, zenbat aldiz? Joxe Arregiren gorputz ubeldua orain 25 urte, Unai Romanoren aurpegi puztua berriki... Baina horiek salbuespenak dira: bata hil egin zitzaielako, pasatu egin zirelako; bestea, mediku forentseak argazkia egin ziolako. Tortura, baina, astero-astero gertatzen da. 6000 salaketa izan direla jakin dugu egunotan. Epaituak dozena erdi bat, zigorrak hilabete gutxikoak eta beti indultatuak.

Afrikan goseak hildakoen argazkien antzekoa da artikulu hau: ahazturik daukagun miseria bat gogorarazteko egina, une batez bederen begiak zabaldu eta bihotzean zimiko bat sentiarazteko.

etiketak: Politika
Kepa Ele
Kepa Ele dio:
2006/02/14 17:32

Baiiii¡ Zure liburua irakurri nuenean ez neukan ordenadorerik, eta, nabaria denez, nere buruan aspaldin gordetakoa ez da batere fidagarria.

eider
eider dio:
2006/02/16 21:53

TVE1eko telediarioan inoiz, baina ETBk be askotan gordetzen ditu gorde beharrekoak ondo gordeta.Aipatzen ditu aipatu behar direnak inoren irotzi txarrik ez jasotzeko, baina aipamen arinak eta oso gainetikoak egiten dituzte, ez al duzue uste?

Desgraziak ez zaizkio inori opa behar, baina bat baino gehiago pasaraziko nuke nik Unai Romanoren atxiloketa egunetatik, edo nik neuk lagun dudan batek igarotako lau egun horietatik eta ondorengo urteotatik, eta gero, esan dezatela esan beharrekoa.

Gaztelako beste bat
Gaztelako beste bat dio:
2006/02/13 20:34

Noiz hasi da TVEko telediarioa tortura baten notiziarekin?

Torturak Iraken izanez gero, no problem, lehen albistean emoten dituzte. Antza, han torturak egon badagoz, Irakeko atxilotuek ez dabela torturarik salatzen "Al Kaeda"ren eskuliburuari jarraituz.

Bestela, tortura salaketa faltsurik? Zergaitik ez? Fijo badagozala holakoak be. Baina inor ez saiatzea sinestarazten danak dirala faltsuak eta guardia zibil, polizia eta ertzain guztiak aingerutxuak dirala. Ez gara memeloak.

Zapatuan, Kirmen Uribek oso zutabe polita argitaratu eban "berria"n honeri guztiari buruz, "Camorra" izena eukana. Lastima sarean ez dagoela ikusgai.

Kepa Ele
Kepa Ele dio:
2006/02/13 21:46

Kaixo Xabier: Egia da memoria txarrekoa naizela, eta zihur nago idazlearekin nahastu naizela. Ez zinen zu, beraz, baina irakurrita daukat aspaldiko eleberri batetan... preso bat...prentsaurreko bat.. gestorak...gezurren bat... Baditut lainopeko irudi batzuk.

Baina barkatu, Xabier, inolako intentzio txarrik ez zuen nere komentarioak. Benetan. Agur bero bat Donostitik.

marikruz soriano
marikruz soriano dio:
2006/02/14 14:44

torturaren kontu honekin lotura interesgarria: http://www.matraka.info/blogak/larrarte/

ta gaztelako horrentzako, orri horretako 19. eta 20. puntuak.

brecht-ek zioena ekarri beharko genuke gogora, baina tortura beti batzuek eta horiek bakarrik jasaten dutenez, oso komodo bizi dira asko eta asko.

portzierto, gaztelako hori eta bere sokakoak ETAren ekintzen doilortasuna eta aipatzen hasi aurretik, eta haiena ere tortura dela eta betiko erretolika, hona nazio batuek torturaz ematen duten definizioa:

" todo acto por el cual se inflija intencionadamente a una persona dolores o sufrimientos graves (...) cuando dichos dolores o sufrimientos sean infligidos por un funcionario público u otra persona en el ejercicio de funciones públicas, a instigación suya, o con su consentimiento o aquiescencia"

ondo izan,

xme
xme dio:
2006/02/14 16:21

Kepa L.ri berriro:

"Berriro igo nauzu" nobelaren hasieran, egundoko zalaparta sortu da preso irten berri bat desagerturik dagoelako, eta bera bitartean etxera bidean, kotxe xahar batean. Beharbada liburu horretako irudiak zetozkizun burura.

Magabila
Magabila dio:
2006/02/13 19:00

Noiz hasi da TVEko telediarioa tortura baten notiziarekin?

Noizko El Pais-en torturatuen inguruko berriak azalean edo orrialde nagusietan?

Gaztelako bat
Gaztelako bat dio:
2006/02/13 19:15

Argi dago atxilotu bat inkomunikatuta egon badaiteke 5 egunetan, lege antiterroristak uzten duen bezala, horrek bidea irekitzen diela tratu txar eta torturari. Lege hori aplikatzen ez zaien atxilotuek dauzkaten bermeak kontutan hartuta, badirudi oso saila dela beste atxilotu hauteako bat legezkoa ez den moduan tratatzea. Beraz, ematen du 6000 salaketa horiek jarri dituzten horien gehiengo bati lege antiterrorista aplikatu dietela. Baina jendea, edo jendearen oso gehiengo zabal bat ez da tontua, eta honezkero ondo badaki halako lege gogor bat ez zaio orokorrean aplikatzen errugabeko aingerutxo baten antza daukanari. Beraz, erraz ulertzen da 6000 salaketa horiek eduki duten oihartzun txikia gizartean, Jendea kokoteraino baitago hainbeste hildako errugabe utzi duen erakunde terrorista horrekin, eta, zuzen edo zaharkako moduan irauten laguntzen diotenekin. Bai, erraz ulertu dezake ulertu nahi duenak.

A eta gaizki ulertu ez dadin: fenomeno baten arrazoia ulertzea eta adoz egotea ez dela gauza bera.

Kepa Ele
Kepa Ele dio:
2006/02/13 19:52

Gaztelako bat, esan duzu: "A eta gaizki ulertu ez dadin: fenomeno baten arrazoia ulertzea eta adoz egotea ez dela gauza bera" Esaldi horren harian aldatu tortura fenomenoa eta jarri ETA fenomenoa. Esaldi hori Audientzia Nazionalean fenomeno terrorista baten justifikaziotzat har daiteke eta beraz kartzelatzeko auzia irekitzen da. Orduan, kriterio berberak erabilita zurea torturen nolabaiteko justifikazio har liteke.

Tortura kasuetan mingarria da Espainako periodismoaren isiltasuna. Hori nola esplikatzen duzun? Eta are ulertezinagoa da tortura salatzen dutenen kontrako salaketak.

Xabier, oso memoria txarrekoa naiz, baina aspaldian irakurri nuen zure liburu bat, eta han tortura faltsuen posibilitateaz aritzen zinen. Ez naiz gogoratzen izenburuaz, ezta argumentoaz. Oso ausarta iruditu zitzaidan horrelako atrebentzia.

xme
xme dio:
2006/02/13 19:59

Kaixo, Kepa L.:

Barkatu aurrekoan zure galderari erantzun ez banion. Gai mingarrien aurreko hoztasun/berotasunaz. Ni ere minbera naiz, denok bezala, baina idatzietan gauzak razionaltasunez aztertzen saiatzen naiz. Hala ere, arazoa zenbat eta hurbilagoa, orduan eta zailagoa da objektibotasun hotza.

Hemen planteatzen didazun kontu horretan, berriz, uste dut oker zabiltzala. Tortura aipatu izan dut nire idazlan batzuetan ("Tangoak ez du amaierarik" eta "Txakurraren alaba" datozkit gogora adibidez), baina tortura faltsurik-eta ez daukat gogoan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.