Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Tximeleta bezala

Tximeleta bezala

xme 2004/09/17 09:23

(Glamourraren besoetan erori aurretik, poema bat. Maite Rementeria euskal blogista onenaren ohorez)

Sulamak erakartzen duen
tximeleta bezala,
halaxe tiratzen dizu haren ederrak.
Tximeletak ez baitaki ukitu orduko
erreko dela bertan,
eta galduko.
Zuk ordea badakizu.

Sulamak erakartzen duen
sitsa bezala, zehatzago esanda.
Sitsak ez baitaki
gaueko erresuman bizi dela
eta bere koloreak ez direla horren ederrak.
Zuk ordea badakizu.

Sulamak erakartzen duen
tximeleta, sitsa, edozein zomorro
bezala,
halaxe zara inguratzen haren abarora.
Zomorroak ez baitaki haren beroak
kixkaliko diola izate osoa.
Zuk ordea badakizu.

Sulamak erakartzen duen
mamorro hegalari bat bezala,
halaxe zaitu txoratzen haren argiak.
Mamorroak ez baitaki bertan itsutuko dela
ukitu orduko.
Zuk ordea badakizu.

Sulamak erakartzen duen tximeleta
sulama horrek akabatuko du
ezinbestean.
Baina sulamarik gabeko tximeleta
argiaren eta beroaren bila ibiliko da beti
zu bezala

etiketak: Sorkuntza
maite
maite dio:
2004/09/17 12:24

Eskerrikasko, eskerrikasko eta eskerrikasko. Berbarik ere ez jata ertetzen. Ai, ke bonito!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.