Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Gutxiengo bateko kide

Gutxiengo bateko kide

xme 2006/02/01 14:33

Hartu gogoan une batez Estatu Batuetako politikariak: senatari, lehendakari, kongresista... Berdintsu dio demokratak diren edo errepublikanoak. Nolakoak dira?

Hasteko eta bat, zuriak. Rice anderea bezalako salbuespenak ez dira inongo kuota betetzera iristen.

Jarraitzeko eta bi, gizonezkoak. (Rice andereak kuota bikoitza betetzen duela esan liteke; ez dakit soldata bikoitza ordainduko dioten).

Segitzeko eta hiru, anglosaxoiak: ez hispanorik, ez latinorik, ez eslaviarrik, greziarrik, turkiarrik, arabiarrik...

Amaitzeko eta lau, protestanteak, irlandar jatorriko salbuespen kennedytar apaingarriarekin.

Besterik bururatzen al zaizue? Beharbada heterosexualak esan genezake, eta bestelako joera sexuala baldin badute ederki ezkutatua dute armairuko giltzapean. Politikan gora egiteko, gizon ezkondu eta seme-alabadunak izan behar, ezinbestean.

Beste ezaugarri bat ere etorri zait gaur gogora egunkaria irakurtzen ari nintzela. Berria-ko 19. orrian AEBko Erreserba Federaleko lehendakari ohi Alan Greenspan eta lehendakari berri Ben Bernanke ageri dira argazki batean: biak ere burusoilak. Ba al da beste politikari burusoilik herrialde handi hartan? Ekonomista prestigiodunak izan arren, kargu teknikoak dira biak ere, hateskundeetara aurkezten ez direnak. Izan ere, nork emango lieke botoa beren kasko pelatuarekin aurkeztuz gero?

etiketak: Saski Naski
Jabi
Jabi dio:
2006/02/05 15:31

Kaxkapelatu izateko bidean den batek errespetuz:

Ikerketa soziologikoek diotenez, kaxkapelatiak ez ei dira, jende gehienaren irudiko, bozkak jasotzeko bezainbat fidagarriak. John Waynek ondo zekien hori eta horregatik ileordea erabiltzen zuen.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/02/01 18:14

Greenspan judua da. Bueno, dirua da bere kontua, estereotipoari lotuta...

Magabila
Magabila dio:
2006/02/02 00:38

Ezaugarri bat falta zaik...

Beraien inutilidade edota askotan inkapazitate mentala.

Bush bezalako ignorante bat munduko lehendakari?

...Si Platon levantase cabeza...

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/02/01 19:32

Errespetu apur bat pelatuekin, Xabier.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.