Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Kopa bat hartuko dut gaur Alkainekin (ala ez?)

Kopa bat hartuko dut gaur Alkainekin (ala ez?)

xme 2006/01/27 09:10

Gaur, elurteak galarazten ez badu, Argia sariak banatuko dira Txitxardin-Beltxa jatetxean, euskal glamour koxkorraren jai maitagarria. Iaz "Egunen harian" sariak bota nituen hemen, kiniela, proposamen edo alternatiba moduan. Aurten ez dut halakorik egingo, baina bai saritugaietako bat aipatuko.

Prentsa, irrati, publizitate, teknologia berri eta gainerako ataletan zer egingo duten ez dakit baina, telebistako saria nori eman pentsatzean, hautagai bakarra bururatzen zait: Wazemank. ETBko panorama oro har grisean distira, kolorea eta umorea ekarri ditu pantailara azken urte honetan.

Loreak botatzen hasteko asmoa nuen, esketx hau eta beste komentatzekoa, baina nik bezain ondo ezagutuko duzue saioa. Eta ezagutzen ez duenak gaur iluntzean bertan du ikusteko aukera. Fan sutsuentzat, erreportaje zabal eta polita dakar gaur Berria-ko Tarteak.

Beraz, bazkalondoan kopa bat hartzea espero dut Alkainekin, eta Pagadi, Lasa, Iraola, Tolosa (Ainere!), Elordi, Zuazua, Irastortzarekin... Bueno, gera nadin, bestela mozkor-mozkor eginda iritsiko naiz etxera eta.

Eta saria beste batentzat balitz, kontsolamendu kaxkarra izango da baina, bego hemen nire omena eta aitortza, beste askorena ere badelakoan.

etiketak: Saski Naski
matxalde
matxalde dio:
2006/01/27 18:35

Kopa horiek guztiek hartu ondoren, badakizu, Xabier, proposatu hurrengo urterako programa bat. Bai, bai, hori bera, BASETXEA, eta ipini aurkezleari, hori, esnegaina. Gero, norbait ausartzen bada...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.