Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Bi elkarte

Bi elkarte

xme 2006/01/12 08:34

Bi kultur elkarte nabarmendu dira urte amaiera honetan, oso arrazoi desberdinengatik. Bertsozale Elkartea da bata, Idazle Elkartea bestea. Inoiz egin den bertsolari txapelketa jendetsu eta arrakastatsuena antolatu du batak; inoiz sartu den krisi, giro txar eta kakatza handienean murgildurik dago bestea, ni bazkide naizena. Bataren goraldia eta bestearen amildegia ez dira egun bakarreko kontua, ordea, bide baten ondorio eta segida baizik.

Bertsozale Elkarteak beste inork ez bezala landu du auzolana, elkartearen eta bazkideen arteko hartu-eman eta komunikazio etengabea, garbi planteatu ditu helburuak, ez dio beldurrik izan erabaki zailak hartzeari, baina denen artean hitz eginez hartu dira (asmatu den edo ez, beste kontu bat da). Ez dut elkarte hori ere idealizatuko, edonon bezala hor ere badira kalapitak eta saltsak; asko hazi da urte gutxian, liberatu mordoa du gaur egun, baita lan militantea egiten segitzen dutenak ere (borondatezko profesionalak deitzen omen zaie bertan, to eufemismoa!); funtsean, baina, bide onetik ikusten dugu.

Idazle jendeak bakarka egiten du lana; bertsolariek elkarren beharra dute beren dohainak bete-betean erakusteko, eta igurtzi etengabe horrek, tentsioarekin batera elkarlana ere badakar. Idazlearen kasuan bestela da, eta beharbada horri zor zaio Elkartearen martxan askoz ere inplikazio gutxiagoa eduki izana. Eta inplikazio gutxi horretatik datoz, neurri batean, oraingo istiluak.

Zer gertatzen da ba Idazle Elkartean? Idazle Elkartea ere hazi egin da. Batzuen ustez neurriz gain, hazkundea bera helburutzat harturik eta elkartearen independentzia zalantzan jarririk, eta hortik datozke gainerako gaitzak. Ni ez nago seguru, baina ez dut horretaz jardungo. Hazkundeak hazkunde, gaitz hauek sumatzen ditut, laburki, eta inor izen-abizenez salatu gabe. Hasteko, zuzendaritzaren eta bazkideen arteko komunikazio-falta handi bat: idazle jendeak ez ikustea bere burua ordezkaturik, arrotz sentitzea erabaki asko (hau dena zuzendaritzaren errutzat jo liteke, nahi bada, baina bazkidearena ere bada, batzarretara agertzen ez delako eta parte hartzeko dauden bideak erabili nahi izan ez dituelako); horrez gain, zuzendaritzaren eta langileen arteko harreman txarra (honetan ere nahi bezala ikus litezke erruak, baina nik ziurta dezaket langile fin, prestu eta atseginak ditugula Elkartean, orain artean inorekin arazorik izan ez dutenak); eta, amaitzeko, karguak norbere mesederako erabiltzea, dela kalkuluz, dela oharkabean (edozein kasutan onartezina).

Lerrook argitaratzerako jakingo dugu ze buruk janzten duen bertsolarien txapela. Edozein dela ere, ez daukat duda handirik ondo eramaten jakingo duela. Idazle Elkartearen aginte-makila berriz

Aritz
Aritz dio:
2006/01/12 15:21

Krisialdian ikusten ditudan beste bi elkarte (folklorezalea naiz eta harro nago) txistularien elkartea eta euskal dantzarien elkartea.

Ez naiz ni krisialdi horien oinarrian zer dagoen aztertzen hasiko (daturik ere ez baitut), baina bazkideen urduritasuna eta kezka antzematen dut.

Askotan urteetako dinamikei buelta ematea horren zaila da... Batzuetan gauzak erdipurdi egiten ari garenean hobe izaten da deus ez egitea eta egin nahi dugunari buruz hausnartzea.

Helburu zehatzik ba al dugu?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.