Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Baikorrak eta ezkorrak

Baikorrak eta ezkorrak

xme 2006/01/09 10:11

(Jakin aldizkariaren eskariz egindako artikulua, 151. alean agertu berri dena eta hemen atalka emango duguna, aste osoan zehar)

Argia astekariak 2.000 alea ateratzen zuela-eta (zorionak! Eta bete ditzala beste horrenbeste), mahai-inguru batera gonbidatu ninduten, hemendik hogei urtera begira euskal kultura nolakoa izango den prospektiba ariketa bat egiteko. Gandiagaren poema argitaragabeetako bat irakurri nuen orduan, artikulu hau plazaratzerako argitaratu berria izango dena eta nire zalantza aski ongi azaltzen zuena:

Batzutan uste dut
euskarak bizirik
iraungo duela
luzaro oraindik
eta idatzi egiten dut begiak
sortalderantz lasairik.

Bestetzutan badirudit
euskara heriotzetik
hurbilegi dagoela
zauri hilgarriz beterik
eta idatzi egiten dut begiak
sortalderantz oraindik.

Inoiz ere ez dut
zapuzten euskararik,
ezergatik ere
utzita ez dago konturik.
Eta idatzi egiten dut begiak
sortalderantz ernerik.

Etorkizunari igartzeko orduan ez ezik, iragan berri den aldiari begiratzean ere baikortasunaren betaurreko gardenak edo ezkortasunaren beltzak jantzi ditzakegu. Inportanteena, baina, ez da antiojoen kolorea edo norberaren aldartea: baikortasuna lanerako pizgarri edo utzikeriarako aitzakia izan litekeen bezala, ezkortasuna ere gehiago saiatzeko akuilutzat hartuko du batek eta etsitzeko arrazoitzat besteak. Jarrera zaigu axola eta, atrebentzia barkatzen badidazue, poetarena hartuko dut nik: “eta idatzi egiten dut begiak / sortalderantz jarririk”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.