Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Ai, ilehoriak bagina

Ai, ilehoriak bagina

xme 2006/01/02 15:45

Joan den abenduaren 28 eta 29an "Gau laburra" izeneko jaia antolatu zuten nire herriko zine-klubekoek, azken aldian gure artean egindako film laburrak ikusteko aukera emanez. Dozena bat pelikula guztira, bat frantsesez eta beste guztiak espainolez (horra gure zinemaren egoeraren ispilua, etxebesteen oasi edo espejismoak ahantzarazi behar ez ligukeena).

Bi saioetan ezin eta bakarrean izan nintzen, bai eta gozatu ere, Joxemari Goenaga ordiziarraren "Sintonia"rekin gehiena (lehenago ere Gabiriak komentatua). Hala ere, hori ez baizik beste bat aipatu nahi dut gaur, frantsesez egindakoa filma hain zuzen ere.

Carole Alves emakume lohizundar gazteak egina da "Amaiur" izeneko laburra, eta, berau ikusten ari nintzela, gogotik kendu ezinda neukan nire lankide ohi eta lagun Gexan Lantziriren irudia. Geroago azalduko dut zergatik.

Filmean Amaiur izeneko mutil gazte bat da protagonista: ilehoria, guapoa, osasuntsua, naturala, halako ogibide erromantikoa daukana: itsasontzien kroskoak garbitzen ditu, Sokoako kaian. Horrez gain, pilotaria dela jakinen dugu filmak aurrera egin arau, lehengusu batzuk datozkionean partida bat jokatzeko. Eta ez hori bakarrik: aita preso duela ere esango zaigu, eta haren estradizioaren kontrako kalapitak izan direla bart gauean, koktelak eta beste. Amaierarik ez dugu aipatuko, ikustera baldin bazoazte misterioari eusteko.

Horra ze koktel ederra: mutil gisako eta plantakoa, itsasoaren maitale, pilotari, abertzale... Garai bateko Ramuntxo gaurkotu bat. Gure irudi positiboa ematen duela-eta poztu egin beharko genukeela pentsatuko du egileak gainera. Azken batean, ordea, kolonizatzailearen begirada paternalista dago sakonean, piztia itsusi ez baizik salbaia on agerrarazi nahi gaituena, oraingoan. M'ongolo itxura onekoa.

Lantziri utzi dut hor zintzilik: euskal kulturaren alde makina bat lan egindako gizona, gaur egun erretreta harturik dago, eta bera baino ospetsuagoak ditu seme-alabetako batzuk. Hala nola Amaiur, munduan barrena belaontzian ibiltzen den abenturazalea, edo Ellande, esku-huska aritzen den pilotaria. Denak ere jator, euskaldun, abertzale, eta vikingoak bezain ilehori.

Hobekuntza genetikorako programak abiatu bitartean, horrelako film hauekin ederretsi beharko dugu geure burua...

etiketak: Saski Naski
happysam
happysam dio:
2006/01/03 00:10

erantzun eta

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.