Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Itxurak gordetzeko besterik ez bada ere...

Itxurak gordetzeko besterik ez bada ere...

xme 2005/12/22 19:03

Atzo lagun batek idatzi zidan, "ze mezu laburra" esanez. Agurrak halakoa izan behar duela pentsatu nuen, "The long good-bye" izenburuak besterik esan arren. Hala ere, ez nuen agurrik ere esan eta, itxurak gordetzeko bada ere, hori behintzat egin beharko dut: laster arte, ondo pasa, urte berrian itzuliko naiz.

etiketak: Saski Naski
Patxi
Patxi dio:
2005/12/22 21:35

Nere amaren modura orduan. Telefonoz berarekin ari zeranean, esan beharrekoa esaten du eta sekulan ez du aiorik esaten. Hor geratzen zera telefonoa eskuan dezula, gizagaixo aurpegiz.

Ondo pasau!

(gutxi gutxi hitzegin. Eutsi gogoari, gero hemen gehiago husteko!)

jack daniels
jack daniels dio:
2005/12/23 19:59

Xabier, hi ez hengoen oporretan? Lanera joan haiz bakarrik mezu hau idazteko?

you crazy man

Jozulin
Jozulin dio:
2005/12/23 18:31

Ba nire amak "bueno, agur" esan eta beste bi minutuz ari zaizu berbaz; eta beste "bueno, agur" bat eta beste bi minutu. Eta horrela.

Jozulin
Jozulin dio:
2005/12/23 18:32

Joe, parkatu: Zorri Onak eta Urde zerri on! Ondo basa!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.