Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Maratoi pantagruelikoa

Maratoi pantagruelikoa

xme 2005/12/21 10:01

Hasita dago dagoeneko. Gurekin sukaldaritza-liburuak ateratzen dituen batek gozo-sorta bidali digula, gosatzeko; urteak betetzen dituen lankideak tortilla batzuk ekarri dizkigula, hamaiketakoa egiteko; lankide guztiok ere egin beharko dugula bazkari bat, Durango amaitu dela edo Eguberritako oporrak badatozela ospatzeko. Eta gaur berriz San Tomas: taloaren orritsa, txorixoaren orgia.

Lagun talde, maitale ohi, bazkide gurako... denak dabiltza hurrengo egunetarako bilerak jartzen eta afariak antolatzen.

Eta hemendik aurrera Gabonak...

etiketak: Saski Naski
Kepa Ele
Kepa Ele dio:
2005/12/22 12:41

Ni ez naiz hemengoa...esan nahiko nuke, baina alferrik. Hainbeste sukaldari, hainbeste "kultura gastronomikoa"...Errepikatuko det: "Kultura gastronomikoa" Ufff. Ezin lotsa ezkutatu. Askotan enpatxagarria da hemengoa izatea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.