Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Produkzio-bideen jabetza

Produkzio-bideen jabetza

xme 2004/09/14 09:52

Uda zen. Ezagun batekin berriketan. Gizon jantzia, kulturazalea, eta horretaz gain lehen EMKren orain Zutik-en aldizkarietan kolaboratzailea. Huntaz eta hartaz ari ginen, eta sakelako telefonoak ere atera ziren solasera. Orduan bera hasi zen enpresa kontuekin: Euskaltel ez-dakit-zer, Movistar ez-dakit-zenbat, halako aurten irabaziekin hasiko zela, eta hori egundoko mesedea izango zela Endesa edo ez dakit norentzat.

"Eta hiri zer axola zaik Endesa edo dena delakoa gora edo behera joatea?", galdetu nion nik, nahiko harrituta.

"Akzioak zeuzkaat eta!"

"Akzioak? Baina hi ez al hintzen Mugimendu Komunistaren bidelaguna, kapitalaren etsaia, iraultzaren aldekoa?"

"Bueno, badakik Marxek nola aldarrikatzen zuen langileek egin behar zutela produkzio-bideen jabe...? Iraultzaren bitartez ezin izan denez, eros ditzagun akzioak, gu ere jabekide izateko".

etiketak: Saski Naski
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.