Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Hitzaldiz hitzaldi

Hitzaldiz hitzaldi

xme 2005/11/21 15:09

Haur-ipuinari bakea emango diot gaurkoz (baina ez betiko, norbait irakurtzen ari bada, jarraipena behintzat zor diogu-eta).

Ez dakit Marañon, Eugenio Dors edo nor izan zen, XX. mendearen lehen herenean, halako zerbait esan zuena: Madrilen, arratsaldeko 7etan, edo hitzaldi bat ematen duzu, edo hitzaldi bat ematen dizute.

Ni ere halatsu ibili nintzen joan den astean. Neuk emandako hitzaldiak alde batera utzita, entzundakoak aipatuko ditut gaur.

Astelehenean, esate baterako, Unai Elorriaga entzun nuen, Thomas Hobbes-en "Hiritarra" liburua komentatzen. "Elorriaga Hobbes komentatzen?", galdetuko du, harrituta, Elorriaga eta Hobbes apur bat ezagutzen dituenak. Zaila baita bi mundu urrunago, bi interes-eremu desberdinago imajinatzen.

"Eta hala ere izugarri hitzaldi mamitsua izan zen" esango dudala ematen du, ezta? Ba ez. Nire ustez behintzat. Alegia, Elorriagari urruna, arrotza, antipatikoa egin zitzaion Hobbes; hitzaldian, beraz, ez zuen gehiegi sakondu emandako gaian, eta hortik abiatuta bere unibertso partikularreko kontuak aipatu zituen. Elorriaga ezagutzeko balio zuen hitzaldiak; Unai ongi moldatzen da jendarurean hizketan, eta alde horretatik interesgarria izan zen saioa, baina Hobbes ezagutu nahi zuenarentzat aski antzua.

Ez dakit antolatzaileak pozik geratu ziren emaitzarekin. Esperimentua zen aldetik, berrikuntza bilatu eta arriskua onartzen ari ziren. Nire aburuz, dena dela, arretaz aztertu behar da nori zer eskatzen zaion.

etiketak: Saski Naski
p. gaztelumendi
p. gaztelumendi dio:
2005/11/21 18:13

Nori zer eskatu? Eta eskatutakoari zer erantzun, beharbada.

Niri ez dakidan gauza bati buruz hitzaldia eskatuta, zergatik nago baietz esan beharrean, ba? Hitzaldiak eman eta emateagatik?

Uste dut, hitzaldiak helburu zehatzekin antolatu behar direla.

Antolatzaileak, hizlariak eta publikoak, denok egin beharko genuke gogoeta horretaz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.