Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Euskaltzaindiak merezi ez duelako

Euskaltzaindiak merezi ez duelako

xme 2004/09/10 14:45

Amaitu dira Txillardegiren gaineko hitzaldiak. Hiru egunez (hilak 7, 8 eta 9) aretoa bete-beterik ikusi dugu, gauza guztiz harrigarria Donostian bezala Euskal Herriko beste edozein bazterretan, batez ere euskal kulturako gairen bat tokatzen denean. Harrigarria bezain pozgarria. Eta hitzaldien maila ere oso goian jartzekoa.

Ez dut kronika xeherik egingo, aski zabal agertu baita komunikabideetan (Garan eta Berrian batez ere). Egunkaritik kanpo geratu diren zertzelada pare bat geratu zaizkit gogoan: Koldo Izagirreren aitorpen-testu liluragarria, Txillardegirekin batean ETAko sortzaile izandako gazte ohien koadrila alaia elkarturik ikustea (Julen Madariaga, Joxemari Benito del Valle, Rafa Albisu...).

Hala ere, aipamentxo batekin amaituko dut. Omenaldiko azken hitzak horiexek izan baitziren. Azken egunean, hizkuntzaren aldeko lanak jorratu ondoren, galderen txandan entzule batek (Jexux Arrizabalagak) hauxe bota zuen: "Nik jakin nahi nuke nola den posible, euskarari buruz horrelako lanak egin dituen gizona Euskaltzaindian ez egotea". Zurrumurruak eta txaloak izan ziren, Patxi Zabaleta euskaltzainaren erantzun bat ere bai, baina gero Ramon Labaienek hartu zuen hitza, eta, bere ironia bixi horrekin, entzuleen algara piztu zuten hitz hauexek bota zituen: "Aizu, ba, nik uste garbi geratu dela: Txillardegi Euskaltzaindian sartu ez bada, da, Euskaltzaindiak merezi ez duelako".

etiketak: Saski Naski
Peio Ezkurra
Peio Ezkurra dio:
2004/09/11 16:10

Hasteko, nire zorionik beroenak Xabier, web gune honexegatik. Berria-ren bidez jakin diat eibarko blog-gune honen berri, eta hirea izugarria iruditu zaidak. Txalogarria.

Hire azken liburuari buruz ere bi hitz: Euskadi irratian entzun nian lehenengo ladiz hire berri, elkarrizketa batetan, hilabete batzuk badituk iada, eta "potroetan jartzen zaidalako" esaldi famatu hark, probokatu egin ninduan eta hire liburua erosi eta aide batean zanpatu nian. Beasaindarra izanik ni ere, kontatzen dituan gauza guztiak gertukoak iruditzen zaizkidak, eta benetan asko gustatu zitzaidan, irakur erreza eta entretenigarria.

Ba horixe, horrela jarrai dezakela.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.