Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Pirtzina zilborrean

Pirtzina zilborrean

xme 2004/09/10 08:58

Antton Kazabon: Pirtzina zilborrean, Taupadak 6, 88 orri, 6,45 euro

Aitor eta Joana bai eta ez, ez eta bai dabiltza, beren arteko harremana konpondu ezinik: Joanak maite du, baina pikutara bidali nahi du; Aitorrek, berriz, eutsi nahi dio Joanari, baina ez du galdu nahi Irati. Joana zentzudunagoa da, maitakorragoa; Irati, aldiz, sexiagoa eta ausartagoa.

Horraino gaztetxoen arteko harreman sentimentalei buruzko nobela bat dirudi, askoren arteko beste bat. Forman, baina, zerbait berria egin du Antton Kazabonek: izan ere, lehenengo eleberri telefonikoa asmatu duela esan liteke (euskaraz behintzat orain arte ikusi ez den gauza). Joanarekin hitz egiten ari dela, Iratiren deia jasoko du Aitorrek; batari zain egoteko esan eta bestearekin mintzatuko da, baita alderantziz ere geroxeago, sakelakoaren baliabideei esker. Komunikazio-modu berriak eskaintzen dizkigu teknologiak, baina betiko martingala zaharrak darabiltza hemen ere mutilak, Kazabonek (Oiartzun, 1954), gaztaroko arazoen ezagutza trebez, erakusten digun moduan.

etiketak: Editore lanak
jaione
jaione dio:
2007/06/12 20:44

asko gustatu zait liburua.Espero dut hurrengo hauek ere honen polit eta irakurterrezak izatea.Agur eta beste bat arte!

//jaione//

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.