Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Azkar eta isilik

Azkar eta isilik

xme 2005/10/11 09:02

Saguen "hairless" kromosomari buruzko artikulu bat ikusi nuen, orain dela aste batzuk: ilea hazte eta galtzearen inguruko ez dakit zer ikerketa, zelula inhibitzaile eta ez dakit zenbat istorio, ondorio jakinera iristeko: alopezikoek hala jarraitu beharko dutela aurrerantzean ere.

Kofradia horretako kide bi geunden atzo herriko ile-apaindegian. Nagikeria eman ohi dit ilea moztera joateak. Neskari galdetzen diodanean ere, joango naizen ez naizen, errukizko "beno" batez erantzuten dit, esan gabe esanez, burusoil sartu eta burusoil irtengo naizela handik.

Noizean behin joan beharra dago hala ere, eta atzo hartu nuen horretarako astia. Goiko belaze urri horretan sega eta eskuarea pasatzen zidaten bitartean, gogoan erabili nuen ze diferenteak garen denok ere: nire ondoan zegoen beste kalboa solasaldi oparoan ari zen bitartean, ni mutu.

Halakoetan beti gogoratzen naiz Zestoako kontu batekin: berritsua omen zuten herri hartako bizargina, guraizea eta mihia batera dantzatzen zituena. Halako batean, Txanberlain zena egokitu zen pelukerian, eta, aulkian eseritakoan ohiko galdera egin zion motxaile edo apaintzaileak:

"Nola nahi duzu moztea?"

"Azkar eta isilik".

etiketak: Liburu kritikak
matxalde
matxalde dio:
2005/10/11 22:28

-Atxaldeon! -Baita zuri're. Esei! -Burue garbittu eta ebaki pixkat. -Ze, "Txampu al huevo"? -Ixilik eon ai, burua beti bezela!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.