Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Zeliakoak, latexa...

Zeliakoak, latexa...

xme 2005/10/03 14:51

Orain dela aste pare bat irakurri genuen komunikabideetan zeliakoen protestaren berri. Zeliakoak dira glutenik jan ezin dutenak, pozoia baita beraientzat; zerealetatik eratorritako irinen ordezkoak asmatu dira, zorionez, baina askoz garestiagoak dira besteak baino. Hori dela-eta, beren elikadurarako diru-laguntza eskatzen zuten zeliakoek.

Horrekin gogoratu nintzen aurrekoan, lagun batek bere semearekin izandako istorio koxkor bat kontatu zidanean. 16-17 urte bitartean semeak, aita ere jator eta kontzientziaduna, eta mutikoarentzako kondoiak erostea erabaki du nire lagunak, urte batzuk lehenago alaba zaharragoarekin egin zuen bezala.

Eman dizkio kondoiak semeari, eta honek: "Aita, baina ahaztu al zaizu latexari alergia diodala?". Aita lotsatuta: "Egia...". Zorionez, badira latexik gabeko kondoiak ere, alergikoentzat hain zuzen, eta horiexen bila joan zen nire laguna. Koxka bakarra, prezioa lau halakoa zela, gutxienez.

"Kostatu zaidana kontuan hartuta, probetxu ona ateraiek behintzat", esan zion aitak semeari.

Akaso zeliakoen antzera diru-laguntza eskatu beharko diote gobernuari, osasun-arrazoiak direla-eta.

etiketak: Saski Naski
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.